Osalanek "Amiantoa EAEn" txostena aurkezteko Bilbon egin duen jardunaldiaren harira LAB sindikatuak "Amiantoaren egia izkutatzen duzue" esateko kontzentrazioa burutu du Mitxelena auditorioaren atarian. LABek administrazio publikoek arlo honetan egiten dutena hutsaren hurrena dela eta amiantoaren inguruko legeria indarrean jartzerakoan ez direla batere zorrotzak salatu du.
Hamarkadetan zehar, milaka tona amianto erabili izan da gure herrian eta honen zati handi bat, oraindik gure inguruan aurkitzen da. Gaixotasun profesionalen erregistro ofizialean, praktikan ez da onartu kalte bakarra amiantoarekin harremana izateagatik. Lan sindikala da enpresetan arazo hauek argitara ateratzen ari dena.