LABek deituta zerbitzu publikoen eta burujabetza politiko eta ekonomikoaren aldeko 2 orduko paroak burutu dira gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bilbon egin den elkarretatzean LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko Idazkaria den Arantza Sarasolak hartu du hitza. Sarasolak interbentzioari LABeko kideen militantziaren balioa goraipatuz eman dio hasiera, haiekiko “harrotasuna” sentitu duela adieraziz.
«MAIATZAK 31» GREBA eta LANUZTEAK Zerbitzu Publikoetan
MOBILIZAZIOEN ARGAZKIAK
Patxi Lopez, Idoia Mendia, Barcina Roberto Jimenez, Raxoi eta Saez de Santamariarentzako hitzak ere izan ditu, besteak beste, LAB hemen den bitartean Euskal Herrian ez dituztela zerbitzu publikoak suntsituko “argi entzun dezatela” adierazi die. “Euskal Herrian zerbitzu publikoak zabaltzera goaz, Euskal Herrian enplegu publikoa sortzera goaz eta Euskal Herrian gure lan baldintzak hobetzera goaz” gaineratu du Sarasolak.