2025-04-12
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mata"Lan istripuak prekarizazioaren eta lan baldintzen okertzearen ondorio zuzena dira"

«Lan istripuak prekarizazioaren eta lan baldintzen okertzearen ondorio zuzena dira»

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratze bat egin dugu Lezon, Ipintza industriagunean, ostiralean hildako 26 urteko langilearen lan heriotza salatzeko. Hildakoaren senide eta hurbilekoei elkartasuna eta babesa adierazi eta gero, LABeko Oarso-Bidasoko arduradun Kristina Getek gogora ekarri du dagoeneko 31 langile hil direla aurten Euskal Herrian, eta azken lan heriotza honen arrazoiak ikertzeko eskatu du: "Argi dugu lan istripuak ez direla kasualitateak sortutakoak. Ematen diren prekarizazioaren eta lan baldintzen okertzearen ondorio zuzena dira".

Kristina Geteren hitzetan, "lan heriotzen sarraskiarekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira. Eredu berri bat gauzatu behar dugu, enpresen irabazi ekonomikoaren aurretik langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duena".

Honengatik guztiagatik, langile guztiak lan baldintza duinen alde borrokatzera deitu ditu: "Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Somos una nación. Somos trabajadores y trabajadoras vascas”, declaración del Aberri Eguna

Seguidamente podéis leer aquí la declaración de LAB con motivo del Aberri Eguna de 2025.

Se ha conseguido constituir la mesa UDALHITZ con garantías suficientes para iniciar la negociación

Después de 15 años, LAB pide a EUDEL que actúe con responsabilidad y respeto hacia las personas trabajadoras de las entidades locales. Ya va siendo hora de renovar el marco normativo de UDALHITZ, referencia imprescindible para las instituciones municipales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

LAB pide un nuevo amparo legal que dé seguridad jurídica al euskera

LAB denuncia rotundamente la decisión del Tribunal Supremo español de impugnar el decreto que desarrolla la Ley de Instituciones Locales.