LAB sindikatuak Confebask-ek erreformen ondoriorik bortitzenak gaindituko dituen proposamenak egin eta defendatu beharrean, gatazkaren aldeko hautua egin duela salatu du gaur Bilbon.
Negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuko duen eredu propioa helburu zuen akordio interprofesionalerako zabaldutako mahaia hautsi egin zuen patronalak bere apustuarekin, eta geroztik, lan erreformen ondorioak muturreraino eraman nahian dabil. Ez du inolako asmorik azaltzen negoziazio kolektiboa blindatu eta erreforma gaindituko duten neurriak hartzeko. Sektoreko negozaizioen mahaiak blokeatzea erabaki du, negoziazio eredu desegituratu baten alde egin du, negoziazio enpresetara (eurei gehien interesatzen zaien gunera) eramanez. Patronalak konfrontazioaren alde egin duen hautuaren aurrean, mobilizazioaren beharra aldarrikatzen du LABek. Erreformen eraginez sortutako egoera berria da, eta benetan larria izan daiteke, eta CONFEBASKek egoeraren larritasuna baliatu eta elikatu egiten bere apustuarekin.
Sektoreartean eginiko saiakera patronalak hartutako jarrerarekin bertan behera geratu eta gero, borroka hori orain sektore eremura darama LABek, sektorez sektore euskal esparrua defendatzeko eta erreformaren ondorio bortitzak gainditzeko iniziatiba hartuz. EAEn batetik eta Nafarroan bestetik, herrialdeko hitzarmenak (konbenio probintzialak) blindatuko dituen akordio marko sektorialak proposatzen ditu LABek, eta horretan sakontzera doa, gainerako sindikatuekin bere proposamena konpartituz.