2024-08-25
InicioServicios PrivadosAlimentaciónHuerta de Peralta: jazartuak, jazarpena salatzeagatik

Huerta de Peralta: jazartuak, jazarpena salatzeagatik

Huerta de Peraltako langileek greba mugagabera deitu dute, eta protestaldiari irmo ekin diote. Goizean goizetik mobilizatu dira enpresaren aurrean, eta goizean goizetik pairatu dute Nafarroako Foru Polziaren oldarraldia. Paradoxikoki, enpresaren jazarpena salatzeko deitutako mobilizazioak antolatzeagatik, langileak eurak izan dira jazartuak.

Hain zuzen ere, azken hilabeteetan kaleratutako langileak berriz onar ditzaten eskatzeko daude greban Huerta de Peraltako langileak, baita enpresaren jarrera errepresiboa salatzeko ere. Azaroan ere greba egin zuten.

Esplotazioa, jazarpena, kaleratzeak, mehatxuak, irainak… hau guztia eguneroko ogi bilakatu da Nafarroako Erriberako enpresa honetan, arrazakeria kutsu nabarmen batekin, gainera. Izan ere, migranteak dira nagusi langileen artean. Euren delitu bakarra lan eskubideen defentsan antolatu eta borrokatzea izan da; LAB sindikatuaren babesean, kasu honetan.

Antolatu direnetik lan baldintzak goitik behera hobetu dituzte, eta zuzendaritza, ordainetan, langileen aurka ari da kaleratze, zigor eta presioen bitartez. Mendeku hori salatzeko egiten ari dira greba.
 
Jarraipen zabala
Azaroaren 12an gertatu zen gisara, Huerta de Peralta enpresan gaur hasi den greba mugagabeak segimendu masiboa izan du baratzeetako langileen artean eta txikixeagoa ontziratze lantegikoen artean; ekoizpena egun arrunt batean baino nabarmen txikiagoa izan da. LAB sindikatuak ezin izan ditu datu zehatzak lortu, Greba Batzordeari ez baitiote goiz osoan enpresan sartzen utzi.

Langile grebalariek goiz osoa eman dute lantokiko ate nagusiaren ondoan, bertara biltzen ziren kamioilariei eta langile eskasei informazioa ematen eta haien jarrera txarresten. Nahi duen oro sartu edo atera izan da enpresatik. Hala eta guztiz ere, eta inolako probokaziorik egon gabe, Foruzaingok lau aldiz jo du grebalarien kontra eta haren bulkadek eta borrakadek hainbat zauri eta ubeldura sortu dituzte grebalarien artean.

Foruzaingoak Guardia Zibilaren eta Azkoiengo Udaltzaingoaren laguntza izan du, baina lehenbizikoak ez bezala, bi horiek ez dute lan errepresiborik egin. Eta hori guztia enpresako lehen jabearen begiradapean gertatu da, inguruetan paseatzen egon baita eta, areago, denbora luzez grebalarien artean egon baita, ekintza horren helburua zein zen argi utzi gabe.

LAB sindikatuak irmo salatu nahi du Foruzaingoaren jarrera, batere beharrezkoa ez zen bortizkeria erabili baitu; eta irmo salatu nahi du enpresako jabearen jarrera, negoziazio lasai baten oinarriak paratu beharrean grebalariak probokatzen eta seinalatzen ibili baita. Eta hala ere, LAB sindikatuak berriz adierazi nahi du enpresarekin mahai baten bueltan esertzeko prest dagoela, kaleraturiko lau langile horiek berriz hartzeko helburuarekin.

Lanuzteaz gain, greba mugagabearen lehen egun honetan, langileek elkarretaratzea egin dute eguerdian enpresako atearen ondoan, eta 17:00etan ibilgailu karabana bat abiatuko dute toki horretatik eta Azkoien, Martzilla eta Funes herrietatik iraganen da. Bigarren egunean, ortzegunarekin, langileek Iruñera eramanen dute aldarrikapena, Zaragoza etorbideko 135 zenbakitik UAGNko egoitzaraino manifestazioa eginez -11:00etan hasita-, eta gero han elkarretaratzea eginez.
 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las muertes en el trabajo son consecuencia de la precarización y de la falta de control de las instituciones en materia de salud laboral

r B.L.S., trabajador de 61 años, falleció en Ataun al caerle encima un árbol en las inmediaciones de Lizarrusti. En primer lugar desde el sindicato LAB queremos mostrar nuestra solidaridad y apoyo a familiares y personas allegadas del fallecido. La de ayer fue la muerte laboral número 37 en lo que llevamos de 2024. Hay que destacar que se trata del segundo trabajador del sector forestal que muere en los últimos 9 días, poniendo de manifiesto que las condiciones laborales del sector son cada vez peores.

Consideramos especialmente preocupante que la Ley de Paridad, que entrará en vigor hoy, facilite el despido de las personas trabajadoras acogidas a medidas de...

Hoy entrará en vigor la nueva Ley Orgánica de Representación paritaria y presencia equilibrada de mujeres y hombres, llamada “Ley de Paridad”.

La situación en los centros de trabajo de Correos en Gipuzkoa toca fondo en verano por la falta de contratación

La política de no contratación de Correos en Gipuzkoa está llevando al límite a una plantilla exhausta y con una sobrecarga de trabajo inasumible. La empresa conoce desde finales de abril el periodo vacacional de cada uno de sus trabajadores y trabajadoras, pero sigue con su idea de no contratar el personal suficiente para poder desempeñar su labor provocando, en la mayoría de las carterías, una acumulación inaceptable de notificaciones administrativas, judiciales, retraso en la entrega de paquetería, incumplimiento de los plazos que marca el Servicio Postal Universal, etc.