2024-11-23
InicioServicios PrivadosLimpiezaIndusal-eko 23 langileren lekualdatzeen gatazkan arrazoia eman dio lan epaitegiak LAB sindikatuari

Indusal-eko 23 langileren lekualdatzeen gatazkan arrazoia eman dio lan epaitegiak LAB sindikatuari

Indusal enpresak jazarpena egiten ari da 2008an LABek deituriko greban parte hartu zuten langileen kontra. Hori da ostiralean Bilboko 1. Lan Epaitegiak argitutako sententziak dioena.

 
Orain dela 4 urte, emakumeek enpresa horretan sufritzen zuten diskriminazioa salatzeko eta gizon eta emakumeen berdintasuna aldarrikatzeko, Indusaleko langileek greba deialdiarekin bat egin zuten. Orduan ere, eta langileek eginiko borrokari babesa emanez, sententzia batek diskriminazioa bazegoela eta enpresak egoera horrekin amaitzeko bitartekoak ipini behar zituela adierazi zuen.

Enpresak, lau urte hauetan, ez du ahaztu langileek bota zioten ordagoa, eta behin ta berriz saiatu da, euren eskubideen defentsan borrokatu zuten langileen kontrako errepresaliak bilatzen.

Dien gorrotoaren ondorioz, hitzarmena negoziatzeko aldia datorrenean, eta urte bete falta denean hauteskunde sindikaletarako, enpresak euren eskubideen defentsan borrokatzeko prest dauden langile hauek paretik kendu nahi ditu, enpresa komiteko partaideak izateko aukera izan ez dezaten, oposizioa ezabatuz.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Lan Delegaritzak onartu ez zuen Enplegu Erregulazio Espediente bat aurkeztu zuen orain dela hilabete gutxi. Delegaritzaren ezezkoa jaso ondoren, 16 langile izkutuan kaleratu nahi izan ditu, derrigorrezko trasladoen bitartez.

Langileen ausardiari esker, epaitegi batek trasladoak nuloak direla esatea lortu da, Indusalen jazarpen sindikala dagoela onartuz, eta hauek ezerezean utziz. Baina beti ez da horrela. Patronala aldebakartasunez ari da jokatzen, botere politikoak horretarako bide eman diolako, Kapitalaren interesak defendatuz langileen interesen kontura.

Azkenengo erreformak bide horretan doaz. Kapitalaren erasoaren aurrean langileak babes gabe utziz, eta lan harremanetan alde bakartasuna inposatuz.

Indusalen kasuak argi erakusten ditu erreformaren ondorioak. Espedientea erreforma onartua baino arinago aurkeztu zen. Beraz Lan Sailetik pasatu behar zuen oniritzia jasotzeko, eta kasu honetan ez zuen jaso. Baina orain gauzak jada ez dira horrela, eta enpresa da azkenengoko hitza duena. Beste alde batetik, trasladoak erreforma eta gero aurkeztu ziren, langileak babesik gabe utziz.

Langileen eta LABen ausardiaz orain arte erasoei aurre egitea lortu dugu, eta enpresari esaten diogu hau ez dela bidea, eta zuzendu ezean, aurrean edukiko gaituela.

Azkenik salatu nahi dugu euren burua langileen ordezkaritzat duten horien jarrera, egiten duten bakarra enpresari lan zikina egitea denean, beldurra hedatuz. Jakin beharra dute patronalaren ofentsiba garaiotan, funtsezkoa dela langileok batuta egotea, eta enpleguaren eta gure eskubideen alde borrokan egiteko prest. Hemendik USO sindikatuko ordezkariei dei egiten diegu, enpresaren estrategia albo batera utz dezaten, jazarpen sindikala bertan behera utzita, eta Indusal-eko langile guztien eskubideen alde eta enpleguaren defentsan lanean has daitezen.

Badakigu gure eskubideen eta enpleguaren defentsa ez dela bide erraza izango, langileen kolektibo honek erakutsi digun bidetik, borroka eginez eta kapitalari aurre eginez. Ez digute ezer oparituko, eta beraiek egin duten moduan, ziur gaude honek erasopean jarriko gaituela, baina badakigu hauei aurre egiteko prest egongo garela.

Honek gure estrategia sindikalean berresten gaitu. Gaur eta hemen gelditu nahi dugu erreforma, Euskal Herrian eta Euskal Herritik. Inoiz baino gehiago apustu egiten dugu euskal langileriak gure negoziazio esparruak babesteko tresnak izan ditzan eta enpresako akordioek eta estatu mailakoak ezartzeko lehentasuna mugatzeko. Hori lortzea da erreformek ekarritako eskubideen atzerakada gelditzea bermatzen duen bakarra.

Azkenik, aurreko guztia Maiatzaren Leheneko testuinguruan kokatu nahiko genuke. Hego Uribe-Arratian, Arrigorriagan egingo da manifestazioa “lotu borrokari” lemapean 13:00etan. Eskualdeko langile guztiak bertan parte hartzera animatu nahiko genituzke.

Euskal Herrian, 2012ko apirilaren 24an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.