2024-07-23
InicioAcción SocialMayores y Pensionistas"Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara", diote pentsiodunek

«Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara», diote pentsiodunek

Pentsiodunak kalera irten dira gaur euren haserrea adierazteko. Hala, pentsiodunen elkarteek, Pentsionistak Martxan plataforma tartean, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Manifestazio jendetsuena Bilbon izan da, 25.000 lagun inguru bildu baitira. Hain zuzen ere, pentsio duin eta publikoen alde egin dute manifestariek, eta %0,25ari ezetz esan diote.

“Hemen gaude gure nazka eta gogaimena adierazteko. Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara, pentsioak %0,25eko miserian igotzen dizkigutenean. Gainera 2022ra arte horrelako igoerak ezarriko dizkigutela diote. Horren ondorioz, gure erosmen-ahalmenaren galera %10era iritsi daiteke. Gobernuak, aurreikusi dituen neurriak ezartzen baditu, are gogorrago izango da belaunaldi gazteentzako, pentsioen murrizketa handia izango baita”. Hitz hauekin agertu dute pentsiodunek euren ezinegona, Bilboko manifestazioan.

Bilboko mobilizazioa izan da jendetsuena.

Pentsiodunek salatutakoaren arabera, “jasanezina da Fatima Ministrari entzutea, bere Gobernuari esker, ez dugula erosmen ahalmenik galdu. Gezurretan dabil esaten digunean, pentsioak bere horretan mantendu daitezen, ezin digutela gehiago igo. Estatuko aberastasun mailak, dagoeneko 2008ko egoera gainditu du. Bankuen irabaziak eten gabe gorantz doaz eta enpresa handien ordainketak %15ean igo dira”.

Pentsio publikoen mozketak aspaldian hasitakoak direla nabarmendu dute, “eta susmo handiak ditugu, ez ote diren beraien aurkako azken kolpea prestatzen ari, kontutan hartuta miseriarantz bultzatzen dituztela”.

Pentsioen eros ahalmenaren balioa KPIaren arabera gaurkotzea aldarrikatzen dutela adierazi dute, eta gutxieneko pentsioa 1.080€koa izatea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El comité de empresa de Mondélez denuncia el acoso sindical de la empresa

Tras siete meses de negociación y 44 días de huelga la empresa se cierra en banda, no por los contenidos del convenio sino para amedrentar a la plantilla

La asamblea de trabajadores y trabajadoras de Microliquid aprueba la última propuesta de la empresa

Gracias a la movilización de la plantilla se han conseguido mejorar las condiciones del ERE.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.