2024-07-23
InicioHerriak du hitza eta erabakiaGarbiñe Aranburu: "Zertarako erabaki? Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta guztioi lan eta...

Garbiñe Aranburu: «Zertarako erabaki? Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta guztioi lan eta bizi duina bermatzeko»

Zergatik erabaki. Horixe izan zen atzo, Gure Esku Dago dinamikaren eskutik, Bilboko Bizkaia aretoan antolatutako solasaldiaren ardatza. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu hizlarien artean izan zen, eta sindikatuko ordezkariak ez zuen zalantzarako tarterik utzi: "Lan harremanetarako eta babes sozialerako sistema propio bat eraikitzeko erabaki ahalmen osoa behar dugu”.

“Bizitzaren prekarizazio prozesua bizitzen ari gara. Erabaki nahi dugu egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko”. Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako solasaldian esandakoak. Hala, mahai inguruaren galdera nagusiari zuzen zuzenean heldu zion, erabakitzeko eskubidea, zergatik baino, zertarako den garrantzitsua nabarmenduta: "Zertarako erabaki? Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta guztioi lan eta bizi duina bermatzeko".

Neoliberalismoak herritarrengan kaltea baino ez duela ekarri esan zuen; sektore publikoen pribatizazioa, zaintza lanak emakumeen gain egotea eta babes sozial sistema egokirik ez izatea, esaterako. Horrenbestez, bizitza duin bat bermatzeko erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa dela berretsi zuen; “erabaki ahalmen osoa" izatea, alegia.

Atzoko solasaldia osorik ikusteko aukera dago Gure Esku Dagoren webgunean

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El comité de empresa de Mondélez denuncia el acoso sindical de la empresa

Tras siete meses de negociación y 44 días de huelga la empresa se cierra en banda, no por los contenidos del convenio sino para amedrentar a la plantilla

La asamblea de trabajadores y trabajadoras de Microliquid aprueba la última propuesta de la empresa

Gracias a la movilización de la plantilla se han conseguido mejorar las condiciones del ERE.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.