Abenduaren erdialdeaz geroztik, Alfako langileak greba mugagabe egoeran daude. Borrokan jarraitzeko asmoa dute, egoera konpondu ezean, eta horixe erakusten ari dira azken asteotan antolatutako mobilizazioekin; joan den ostiralean Eibarko Untzaga plazan egindako elkarretaratzearekin, kasu.
Mobilizazioekin bitartekaritza lan serio eta gardena egitea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, langileen ustez, erakunde publikoek paper aktiboagoa izan behar dute hemengo industriaren defentsan, azken hilabeteotan hainbat enpresa likidazio prozesu batera iritsi direla ikusita.