2024-07-23
InicioSecretaría InternacionalElkartasunaGreziako altzairu-fabrikako langilei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea

Greziako altzairu-fabrikako langilei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur greziar kontsulatu aurrean Grezian, Helleniki Halibourgia altzairu-fabrikan murrizketen eta kaleratzeen aurka greban dauden 400 langileei elkartasuna adierazteko.
Lantegiko enpresariek, malgutasunaren izenean, lanaldia 5 ordura eta soldata 500 eurora murriztu nahi diete eta gainera, kobratuko ez dituzten aparteko orduak egitera derrigortu, lan segurtasuna ere murrizten duten bitartean, istripuen kopurua handia izan arren. Eraso horren aurrean, langileek borroka hasi zuten eta grebari ekin zioten, eta ondorioz 50 langile kaleratu dituzte. Hala ere, borrokan jarraitzen dute eta 8 orduko lanaldia, soldatak ez murriztea eta kaleratutakoak onartzea exijitzen dute.

Greziako eta Europako langileen kontrako erasoa areagotzen ari den garai honetan, greziar altzairu fabrikako 400 grebalariak langile elkartasun eta duintasun eredua ditugu. Egoera horren aurrean, FSM Munduko Federazio Sindikaleko Europako Bulegoak eta TUI-Metal Metaleko Nazioarteko Batasun Sindikalak Europa mailako ekintza astea antolatu dute martxoaren 9 eta 14 bitartean greziar altzairu-lantegiko grebalariei elkartasuna adierazteko.

Euskal herri langileak ere martxoaren 29an greba orokorrera joko du, Espainiar Estatuko PPren gobernu ultraeskuindarrak onartutako azken neurri antisozialen kontra eta Lan Harremanen Euskal Esparrua (LHEE) exijitzeko.

LABen ustez, Greziako langileek eta euskal langileok aurrera daramatzagun borrokak enbor bereko adarrak dira.

Haien borroka geure borroka da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El comité de empresa de Mondélez denuncia el acoso sindical de la empresa

Tras siete meses de negociación y 44 días de huelga la empresa se cierra en banda, no por los contenidos del convenio sino para amedrentar a la plantilla

La asamblea de trabajadores y trabajadoras de Microliquid aprueba la última propuesta de la empresa

Gracias a la movilización de la plantilla se han conseguido mejorar las condiciones del ERE.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.