Koldo Saenz @LABnazioartea "PROCESO CATALÁN. Derecho a decidir y cambio social" hitzaldiaren harira @I_CSC @la_IAC pic.twitter.com/qyccg4voGe
— #KataluniarekinBat (@LABsindikatua) 26 de septiembre de 2017
Atzo Irailak 26, Besaingo Igartza jauregian LABek antolatuta hitzaldi bat egon zen "Proces Català, Erabakitzeko eskubidea eta aldaketa soziala"-ren inguruan. 60 bat pertsonek hartu zuten parte Intersindical Alternativa de Catalunyako (IAC) Eduard Lucas eta Intersindical CSCko Roser Palolek emandako hitzaldian eta hitzaldiaren bukaeran kontzentrazio bat egin zen Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko.
60 bat pertsonek hartu zuten parte Intersindical Alternativa de Catalunyako (IAC) Eduard Lucas eta Intersindical CSCko Roser Palolek emandako hitzaldian eta hitzaldiaren bukaeran kontzentrazio bat egin zen Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumari babesa emateko.
Hitzaldian, azken urteetan Katalunian emandako prozesu historikoaz gain, prozesu guzti honetan gizarte zibilak, eta konkretuki sindikalgintzak izandako papera aztertu zen, eta behin eta berriz aipatu zuten Urriaren 1eko erreferendumak 78ko erregimenaren giltzarrapokoa apurtzeko tresna den neurrian, aldaketa sozial erradikal bat emateko aukerak parez pare irekitzen dituela.
Bukatzeko Irailaren 10ean Bartzelonan nazioarteko sindikatuok onartu genuen adierazpenaren berri eman zen, erreferendumari eta Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidean berretsi zirelarik.