2024-07-23
InicioAcción SindicalMacronen lan erreformari modu kolektiboan egin behar diogu aurre

Macronen lan erreformari modu kolektiboan egin behar diogu aurre


Langileen haserrea ozen entzun da Baionako kaleetan. Sindikatuak egindako greba eta mobilizazio deialdiari erantzunez jende ugari bildu da frantziako gobernuaren azken erasoa salatzeko. Paristik etortzen diren inposaketek prekarietatea besterik ez dute ekarriko. Eraso hauei modu kolektiboan erantzun behar diegula aldarrikatzen du LABek. Gainera, hemengo beharrak kontutan hartuz hemen erabaki behar dugula deritzogu.


Lehendakaritzarako kanpainan Emmanuel Macronek argi adierazi zuen Lan Kodea erreformatzeko borondatea eta horretarako prozedura martxan jarria du. Erreforma honek ondorio larriak izanen ditu langileentzat. Erreforma honek aldaketa ainitz ekarriko ditu besteak beste nagusiek hitzarmen kolektiboa edo lan kodea baino kaxkarragoa den akordio bat negoziatzeko aukera izanen dute eta gehiegizko kanporaketa baten kasuan, langileak urte bat ukanen du bakarrik Prud’hommesetara joateko eta langileek jasotzen ahalko dituzten kalte-ordainak mugatuak izanen dira.

Macronen diskurtsoa gezurretan oinarritzen da, lan harremanak indibidualizatzea eta lan baldintzak prekarizatzeak ez baitu langabezia ttipituko. Gainera prekarietatea areagotzea kaltegarria da bai langileentzat baita enpresa txiki eta ertainentzat ere. Eraso berri honen aurrean, elkarrekin benetazko alternatiba bat eraiki behar dugu. LABen iritziz aterabidea Ipar Euskal Herri mailako batzorde parekidean datza. Sindikatuak honen alde borrokan jarraituko du.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El comité de empresa de Mondélez denuncia el acoso sindical de la empresa

Tras siete meses de negociación y 44 días de huelga la empresa se cierra en banda, no por los contenidos del convenio sino para amedrentar a la plantilla

La asamblea de trabajadores y trabajadoras de Microliquid aprueba la última propuesta de la empresa

Gracias a la movilización de la plantilla se han conseguido mejorar las condiciones del ERE.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.