2024-11-22
InicioServicios PúblicosAsistencia socialTelelaguntzako langileen lanuzteak kalitatezko zerbitzuaren alde

Telelaguntzako langileen lanuzteak kalitatezko zerbitzuaren alde


EAEko Telelaguntza Zerbitzuko langileek aurrera jarraitzen dute mobilizazioekin kalitatezko zerbitzuaren alde. Gaur abuztuak 25, lan-uzteak egingo dituzte, 10:00etatik 20:00etara, eta hilaren 31ean, 24 ordutako greba.

Telelaguntzako langileen irakurketa
"Telelaguntzako langileen lanuzte eta grebak kalitatezko zerbitzuaren alde

EAEko Telelaguntza Zerbitzuko langileek aurrera jarraitzen dute mobilizazioekin. Bihar abuztuaren 25ean, lan-uzteak egingo dituzte, 10:00etatik 20:00etara, eta abuztuaren 31an, 24 ordutako greba, egun horretako 07:30etik irailaren 1eko 07:30ean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Telelaguntzako zerbitzua kudeatzen duen merkataritza enpresak, Tunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkartea alegia, eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea urritzen ari da, beti ere, haren irabaziak handitzeko helburuan. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da; hark erabaki zuen azpikontratatuko zuela aipatu zerbitzu publikoa, lehiaketara atereaz. Hori dela eta, lanuzte eta mobilizazioak abiatu zituzten ekaina hasieran.

Telelaguntzako euskal zerbitzua kudeatzen duen merkataritza enpresak, Tunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkartea alegia, eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea urritzen ari da, beti ere, haren irabaziak handitzeko helburuan. Horrela, terminalak instalatzeaz arduratzen direnen langile-kopurua ez da handitu azken lau urtean, ez eta erabiltzaileen jarraipenaz eta balorazioa egiteaz, bisiten bidez, diharduten langileak ere. Bien bitartean,aipatu aldian, erabiltzaile kopurua 15.000 lagunetan handitu da. Honez gain, azpimarratu behar da langile kopurua, 2011ko uztailaz geroztik, 85 langile izatetik 105 langile izatera igaro dela bakarrik, aldiz, zerbitzuaren erabiltzaile kopurua 21.000 izatetik 45.000 izatera igaro da.

Hau guztia are larriagoa da, kontuan hartzen badugu zerbitzua Tunstall Televida-GSR- IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkarteari esleitu ziotela duela 9 hilabete, gutxi gorabehera, 15.000.000 euroren truke; esleipenaren munta aurrekoa baino milioi bat eurotan areagotu zen. Horrela, enpresa horrek diru publikotik lortu duen irabazi-marjina ia 5 milioietakoa izan da.

Ahalik eta mozkin gehien lortzeko, zerbitzua kudeatzen duen Aldi Baterako Enpresa- elkartea, lehenengo eta behin, erabiltzaileen lesiorik eragin gabeko erorketen protokoloa aldatu du, enpresako langileek joan baino (urte askoan halaxe egin zen, eta hura erabiltzaileek eta senideek estimuan zuten) senideak noiznahi deitzen dituzte erabiltzaileak jaso ditzaten, eta ondorioz, maiz atzeratzen da laguntza. Jokabide berri horrek ekarri du senideen eta erabiltzaileen hamaika kexu; kexuok zerbitzua kudeatzen duen enpresatik ez dira ateratzen, ez dira ezagutzera ematen. Honen bidez enpresak bere langileen parte hartze kopurua murriztu nahi izan du, eta justifikatu nahi izan du laneko txandak ezabatu izana eta horiek azpikontratazioaren bidez ordezkatu izana.

Hau guztia gutxi balitz ere, eta ekipamenduak instalatzeko epe berriak bete daitezen, alta berriak eman direlako, eta era berean, erabiltzaile berrien balorazioa egiten duten langileek bisitak egin behar dituztenez, Tunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkarteak langile kopurua handitzearen hautua egin baino, zerbitzu beraren muina erabat aldatu nahi du, egun arte eskaintzen zen zerbitzu teknikoari dagokionez. Horretarako, erabiltzaileen etxebizitzetara ekipamendua bidaltzea azpikontratatu du, eta bide batez, teknikariek instalatu beharrean, haiek dagokielako aipatu eginkizuna, urte askoan egin den antzera, gizarte lanak betetzen dituzten langileek egin ohi dute. Enpresak jarduteko modu berriaz diharduenez, nozituko da telelaguntzako zerbitzuaren kalitatea urrituko dela: geroago, behin baino gehiagotan joan beharko dutelako
teknikariek, gizarte lanetaz arduratzen direnak gauza izango ez direlako tresneriaren instalazio zuzena egiten; horrek eragingo du senideek beste egun bat bertan egon behar izango dutela, zegokion unean ezin izan delako ekipamendua instalatu.

Honen guztiaren gaizkidea Eusko Jaurlaritza dugu, gaur gaurkoz ez duelako ezer egiten egoera zuzen dadin, are gehiago, haren esku dagoenean egoera zuzentzeko gaitasuna, zerbitzuaren titularra izanik.

Honengatik guztiarengatik, zerbitzuan dihardugun langileok erabaki dugu mobilizazioei ekingo diegula egoera hau salatzeko; era berean, jasotzen den zerbitzuaren kalitatea urritu izanak eragin senideak eta erabiltzaileak animatzen ditugu kexuak luza ditzaten, Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako zerbitzura deituz (012) edo bestela, Eusko Jaurlaritzara joz."
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos firmado el convenio del servicio de teleasistencia del Gobierno Vasco BetiOn, con una subida salarial mínima del 30,08%

Este jueves, 21 de noviembre, el sindicato LAB ha firmado el convenio colectivo para la UTE Ilunion socio sanitario-Ibermática, que gestiona el servicio público de teleasistencia y actividades socio sanitarias complementarias en la CAV, empresa que atiende a más de 80.000 personas.

La reforma del reglamento pospone la regularización masiva como paso necesario para la derogación de la Ley de Extranjería

Este martes el Gobierno de España ha aprobado una reforma del reglamento de la Ley de Extranjería. La misma, impulsada por el Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, entrará en vigor el próximo 17 de mayo.

Reclamamos una Seguridad Social propia que ponga la salud de los trabajadores y trabajadoras por encima del control y de la presión

Miembros del sindicato LAB se han concentrado esta mañana en Iruñea junto a las oficinas del INSS, instituto español de la Seguridad Social, para reivindicar que se pongan la salud y la prevención por encima del control y la presión que ejerce el capital a la clase trabajadora. LAB reclama una Seguridad Social propia que ponga realmente en el centro las necesidades de los trabajadores y trabajadoras navarras.