2024-11-25
InicioEcosocialismoLABek Garoñako zentral nuklearra behingoz ixtea exijitzen du

LABek Garoñako zentral nuklearra behingoz ixtea exijitzen du

Igande honetan, martxoak 11, Fukushiman izandako istripi nuklearretik urtebete igaroko da, historian izandako bigarren jario radioaktiboa izan zen, Chernobilen 1986ko apirilak 26an izandakoaren ondoren. Isuri honen ondorioak, oraindik ere ezezagunak zaizkigu, orain arte inoiz ez delako itsasoko halako kutsadura mailarik izan. Aurrean dugunak, bertan behera uzten du zentral nuklearren teknologiak eta segurtasun sistemak hutsik ezin dutela egin dioen teoria.
Japoiko Fukushimako zentral nuklear honek, Garoñako Santa Maria zentralaren adin eta teknologia berberak zeuzkan. Arabako mugatik hain hurbil dagoen 42 urteko zentral zaharkitu hori lehenbailehen itxi beharra dago, besteak beste, emititzen duen erradiaktibitatearen pilaketa zeharo arriskutsua delako osasunerako, inguruan urdail eta biriketako minbizia kasuak ohi baino ugariagoak direlako. Baina batez ere, ez dugu ahaztu behar energia nuklearra oso arriskutsua dela. Garoñak dituen korrosio arazo, ezusteko eta geldialdiek ez dute ezer onik adierazten, gobernu popularraren industria ministroak, Soria jaunak, oso zalantzatan jartzen dugun CSNren txostenari kasu eginda Garoñaren bizitza 2019rarte luzatu nahi du, Mariano Rajoi Espainiar Estatuko presidenteari exijitzen diogu utz diezaiola erruleta errusiarrean jokatzeari eta behingoz itxi dezala.

Euskal Herriko jendarteak argi dauka energia nuklearra baztertu beharra dagoela eta ez dela erregai fosilen alternatiba. Horri esker ez zen eraiki Lemoiz, ez da ausartzen inongo Alkaterik hondakin erradioaktiboentzako biltegia Euskal Herrira ekartzen eta aldarri hedatua da Garoña ixteko garaia dela.

LABen apostua energia nuklearra baztertzea, eta energia aurrezteari eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain. Ildo horretan, herri industrialdunok aurrerapausu handiak eman ditzakegu energia aurrezteko, batez ere elektrizitateari dagokionez.

Helburuak argi izanda, sistema energetiko seguruagoa lortu ahal izango dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea. Lehen urratsa, energia nuklearra baztertzea. Horregatik deitzen ditugu langileak eta orohar bizkaitarrak martxoak 10an FUKUSHIMA GEHIAGORIK EZ, GAROÑA ITXI ORAIN lemapean burutuko den manifestaziora, berau arratsaldeko 17:30ean Jesusen Bihotza plazatik irtengo da eta hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitzen dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de Egondo, en Elgoibar, inicia movilizaciones ante el bloqueo de la negociación del pacto de empresa

El pasado 18 de noviembre la plantilla de la empresa Egondo de Elgoibar inició un ciclo de movilizaciones ante el bloqueo en la negociación del pacto empresarial. Hoy lunes han vuelto a movilizarse, y volverán a hacerlo el miércoles y el viernes de esta semana.

Reclamamos al Gobierno Vasco que garantice la participación de las y los trabajadores a la hora de concretar los presupuestos de la CAV

En la reunión del Consejo Económico y Social que se ha celebrado esta mañana, representantes de LAB han denunciado que los presupuestos del nuevo gobierno de la CAV se han fijado sin participación de los y las trabajadores. Además, han entregado un informe con propuestas concretas al consejero de Hacienda, Nöel D 'Anjou.

Reivindicamos que Euskal Herria tenga voz propia en el Comité de Empresa Europeo del grupo CAF

El 27 de noviembre se reunirá por primera vez la mesa negociadora que debería acordar las bases de lo que será el futuro Comité de Empresa Europeo del Grupo CAF. Esta reunión se celebrará en la planta de Beasain a partir de las 10:00.