2025-04-02
InicioServicios PrivadosConserverasBizkaiko arrain kontserbetako langileek hitzarmena lortu dute

Bizkaiko arrain kontserbetako langileek hitzarmena lortu dute


2007tik

Bizkaiko arrain kontserbetako hitzarmen orokorrik gabe geunden sektoreko langileak. Orain LABek eta sektoreko une honetako gehiengo sindikalak Arrain Kontserba eta Gazigintzako Bizkaiko Hitzarmena sinatu du, langile guztiei aplikazioa ziurtatuko diena. Hitzarmen honetan galerarik ez egoteaz gain hainbat hobekuntza ere jasotzen dira.

– Lehendik daukagun guztia mantentzea lortu da (ez dute ezer kendu).

– Soldatak eta dietak apur bat hobetu dira langile finkoentzat (%1,75eko igoera 2015 eta 2017 urteetan zehar, %2,25 igotzeko aukerarekin 2016ko KPIa 0,75 baino gehiago balitz). Eta guztiz garrantzitsua dena, ziurtatu egin da ebentual batek gaur egungo soldata kobratzea (Hitzarmena sinatu aurretik, ebentual batek kobratzen ari dena baino %15 gutxiago kobratu ahal baitzuen).

– Mugarik gabeko ultraktibitatea mantentzen da; hots, Hitzarmena indarrean egongo da berri bat sinatu bitartean.

– Bere aplikazioa eta ziurtasuna bermatzen dira. Klausula berri bat sartu da adostu duguna aldatu ahal izateko sinatzaileen beste akordio berri bat beharko litzatekeela jasoz.

– Legeak enpresariei eman dizkien malgutasun orduak erdira baino gutxiagora murriztu ditugu. 2012ko lan erreforma bidez, patronalak 172 orduko malgutasuna aplikatu ahal izango luke urteko lan jardunean. Malgutasun hori 82 ordura murriztea lortu dugu eta bermatuta geratzen da ordu horiek ez direla oporretan, jai egunetan eta igandeetan erabiliko.

– Bizkaian aplikatzeko Hitzarmena lortu dugu Madrileko Hitzarmen Estatalak hori debekatzen digunean.

Ikuspuntu guztietatik behatuta lorpen garrantzitsua da, bai edukitan baita Bizkaiko Hitzarmena Bizkaian mantentzea lortzeagatik. Gure Hitzarmena berton negoziatzearen hurbiltasunak, estatala baino Hitzarmen hobea izatea lortu du, eta aldi berean, Euskal Herria herri gisa eraikitzen segitzea lortzen dugu Madrilgo inposaketak onartu gabe.

Ez dugu ulertzen nola ELAk uko egin dion hau sinatzeari, sektorean delegatu gehien duen sindikatuak, Hitzarmen honekin lortu baitugu Bizkaiko Hitzarmena bizirik mantentzea Espainiako politikari, enpresari eta kapitalari aurre eginez. Edo errealitatea ikusiaz, beste herrialde, sektore eta enpresetan ELA Hitzarmen kaxkarragoak sinatzen ari den bitartean.

Guztiori gustatuko litzaiguke Hitzarmen askoz hobeago bat, soldata eta baldintza hobeekin, baina horretarako borroka egitea ezinbestekoa zen, enpresetan aurpegia eman behar, enpresetatik irten. LABek orain denboralditxo bat zuena eta inork jarraitu ez zuena.

Orain, mugimendotxu haiei esker tentsioa mantendu izanagatik, eta ez ohikoa izan den gehiengo sindikalarekin berreskuratu egin dugu galzorian zegoen Hitzarmen hau, beragatik inork piperrik ematen ez zuen eta Estatuko Hitzarmenak (Madrilekoak) irenste bidean zeukana.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos reclamado valentía y determinación al Gobierno Vasco para que obligue a Confebask a negociar un salario mínimo propio

La coordinadora general de LAB Garbiñe Aranburu y el secretario general de ELA Mitxel Lakuntza se han reunido hoy con el Lehendakari Imanol Pradales para trasladarle la importancia de un salario mínimo propio. Aranburu le ha pedido a Pradales que se implique y que trabaje a favor de esta demanda social mayoritaria, impulsando la negociación de un Acuerdo Intersectorial y apoyando la ILP para reclamar poder establecer aquí un salario mínimo acorde a nuestra realidad socioeconómica.

LAB denuncia que las horas extras en TCC suponen la eliminación de más de 21 puestos de trabajo

En 2024 se han perdido 5 puestos más que en el año anterior.

El profesorado de la enseñanza pública vasca llega al final de las dinámicas de huelga de la segunda fase

La 9ª jornada de huelga ha tenido un amplio seguimiento y si no hay voluntad de negociación, no le dejará al profesorado otra alternativa que pasar a la siguiente fase de huelgas.