2024-07-03
InicioAcción PolíticaAberastasunaren banaketa, prezioen kontrola eta bizitza duinak aldarrikatuz kalera atera gara

Aberastasunaren banaketa, prezioen kontrola eta bizitza duinak aldarrikatuz kalera atera gara

«Pobretzeari STOP! Condiciones de vida dignas y control de precios ya!» lemapean mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, pentsionistekin eta beste hainbat eragile sindikal eta sozialekin batera.  Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinen alde irten gara kalera eta bizitzaren garestitzearen aurrean, aberastasunaren banaketa aldarrikatu dugu.

Euskal Herrian langileen erdia baino gehiago egoera prekarioan bizi da, enplegu duinik gabe eta 1.400 euro baino gutxiagoko diru-sarrerekin. Pentsionisten artean egoera ez da hobea, %34aren diru-sarrerak ez dira 1.000 eurotara iristen. Gero eta herritar gehiago dago pobrezian edo pobrezia arriskuan, nagusiki emakumeak. 

“Argazki hau ontzat eman da; langileon kontrako lapurreta eta aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzea ontzat ematea politika publiko klasisten ondorioa da” salatu du Bilbon, Garbiñe Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorrak, politika neoliberalak sortutako egoeran duten erantzukizuna seinalatuz.

Enpresarien mesedetan egina dagoen fiskalitatearen aurrean zerga-erreformaren beharra aldarrikatu du Aranburuk, hain zuzen ere, enpresaren irabaziak gehiago zergapetzeko: “Ez dago zerga politika birbanatzailerik, eta zerbitzu publikoen eraispena eta ahultzea ematen ari da”, gogorarazi du, izan ere, zerbitzu publiko asko pribatizatu dira, negozio bihurtu, bereziki zaintzaren eremuan. “Osasungintza publikoan ez dira profesionalak falta,  inbertsioak behar dira”, gehitu du. 

Erreformek prekaritatea legezko egin dutela eta, azken lan erreformarekiko kritiko agertu da LABeko bozemalea: “ez du eskubideak berreskuratzea ekarri”. 

Norabide aldaketaren beharrari azpimarra egin diote gaurko manifestazioen deitzaileek. Aranbururen esanetan, gobernu eta alderdi sistemikoen aldetik “ez dago ez erabakirik, ez borondate politikorik herritarren bizitza duinak erdigunean jarriko dituzten poltika pubilkoak bultzatzeko”. Edonola ere, horren aurrean argi du LABetk bidea: “antolakuntzak eta borrokak bakarrik lor dezakete egoera iraultzea. Asko dira aberastasunaren banaketa bidezkoagren alde borrokan ari diren sektoreak eta enpressetako langileak, eta kalean ere ari gara mobilizatzen”. Gaurko eguna, horren adibide. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Reclamamos a la dirección de Microliquid la retirada del ERE en la segunda jornada de huelga que ha contado con un 97% de seguimiento

Hoy 2 de julio, la plantilla de Microliquid, en Arrasate, ha llevado a cabo su segunda jornada de huelga ante el ERE presentado por la dirección de la empresa y que afecta a un tercio de su plantilla. El seguimiento de la huelga ha sido del 97%. Además, hoy se ha celebrado la primera reunión del periodo de consultas.

Las reivindicaciones de las y los trabajadores de Cementos Rezola se han escuchado a viva voz en Añorga

Tras realizar una concentración frente al centro de trabajo desde primera hora de la mañana, la movilización se ha desplazado hasta el exterior del lugar de la reunión mantenida con la empresa, y a continuación, al mediodía, los y las trabajadoras han llevado a cabo una manifestación. Todo ello en contra del Expediente de Regulación de Empleo impuesto unilateralmente por la empresa y en defensa de los puestos de trabajo. Mañana, miércoles, volverán a salir a la calle a la misma hora, a las 13:00.

Hemos conseguido un acuerdo en la Fundación Adacen que recoge varias mejoras laborales

Fundación Adacen es un centro de día para personas mayores situado en el barrio Azpilagaña de Iruñea. Es un centro pequeño, donde trabajan 9...