2024-07-23
InicioServicios PúblicosSanidadOsakidetzako hiru delegatu erasotu ditu zinpeko zaintzaile batek

Osakidetzako hiru delegatu erasotu ditu zinpeko zaintzaile batek

Osakidetza aurrera daraman pribatizazio politika salatzeko ekimen bat burutzen ari ziren hiru delegatu erasotu zituen zinpeko zaintzale batek. Joakera hau bortitza eta neurrigabea izan zen. Adierazpen askatasunaren eta askatasun sindikalaren aurkako eraso argia.

Gurutzetako hospitaleko sindikatuen prentsa oharra (ESK, SATSE, ELA, UGT, CCOO eta LAB)

Maiatzaren 26an, ESK, SATSE, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek, Gurutzeko Hospitaleko langileen partehartzearekin batera, elkarretaratze bat egin genuen sukalde, garbiketa, mantenimendu eta TERen pribatizazioa salatzeko Urdulizeko hospitalean sari banaketa bat burutzen ari ziren bitartean.
Ekimen horretara sartzen saiatu garenean — langile garen heinean zuzendaritzak gonbidatu gintuen— segurtasun enpresako langileak LAB, UGT eta ESKko ordezkariak erasotu gintuen. Eraso honen ondorioz kontusioak, lepoko arazoak eta larruko higadura sufritu ditugu.

Jokaera bortitza eta neurrigabea izan zen. Adierazpen askatasunaren eta askatasun sindikalaren kontrako eraso argia. Jokaera antodemokraiko honekin Osakidetzak pribatuzazioen kontrako ahotsak ixilarazi nahi ditu. Pribatizazio hauek diru kutxa publikoentzat gastu gehigarria izango da, zerbitzuen kalitateak okerrera egingo du Nafarroako hospitaleko sukaldeetako pribatizazioen ostean herritarren salaketek adierazten diguten moduan eta lanpostu horietan prekarietateak gora egingo du.

Amaitzeko Osakidetzako propaganda kanpaina salatzen dugu. Langileok ez ditugu sariak behar errespetua baizik. Errespetua pertsonal nahikoa kontratatuz kalitatezko zerbitzua emateko, errespetua behin eta berriz krisi ekonomikoaren aitzakiarekin zanpatzen dituzten gure lan baldintzekiko.

Guzti horregatik, gertakari hauek salatzen ditugu eta Gurutzetako hospitaleko zuzendaritzari eta Osakidetzari eskatzen diogu eraso honen aurrean ardurak hartu ditzaten.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La asamblea de trabajadores y trabajadoras de Microliquid aprueba la última propuesta de la empresa

Gracias a la movilización de la plantilla se han conseguido mejorar las condiciones del ERE.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.