Arcelor Mittaleko Enpresa Batzordearen oharra:
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak aurkeztu dituen plan industrial eta soziala aztertu ondoren ondorio honetara iritsi gara:
– Hilabetean 2 asteburuz lan eginda ez da enpresaren bideragarritasuna bermatzen eta arriskuan jartzen da jarraipena, instalazioen egoerak okerrera egiten duen bitartean.
– Ez dago enplegua mantentzearen aldeko apusturik.
– Langileei ezarri nahi dizkiguten baldintza soziolaboralak, umiliagarriak eta onartezinak dira.
Horregatik guztiagatik, Sestaoko Arcelor Mittaleko Enpresa-batzordetik, dei egiten diogu publikoki zuzendaritzari bilerak egitea Eusko Jaurlaritza, Enpresa-batzordea eta euren artean, bideragarria izango den plan industrial alternatiboa adosteko, enpresaren jarraikortasuna emango diona eta enplegua eta instalazioak mantentzea erraztuko duena.