Apirilaren 12an, 24 orduko greba egingo zuten Arcelor Mittal Zumarragan pairatzen duten egoera salatzeko. Arratsaldean burutu zuten manifestazioaren ostean borroka honetan alboan izan dituztenei eskerak eman eta lanpostu eta eskualdearen alde borrokan jarraituko dutela adierazi zuten.
Lantokiaren bideragarritasunean sinisten dute eta horren alde borrokatuko dira. Badakite borroka luzea eta gogorra izango dela, baina ez dute beste biderik ikusten. Zentzu horretan, hurrengo deialdia jarria dute. Datorren asteazkenean, hilak 20, langileon eskubideen, enplegu eta azken finean eskualde osoaren alde mobilizatuko gara.