2024-07-23
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioSektore publikoaren alde mobilizatu gara

Sektore publikoaren alde mobilizatu gara


Gaur, apirilak 4, Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) Zerbitzu Publikoen Nazioarteko Sindikatuen Batasunak (NSB) pribatizazioen kontra deitutako borroka egunaren barruan, LABek mobilizazioak egin ditu Bilbon, Donostian eta Iruñean.  

Bertan LAB sindikatuak gizarte zerbitzuen gehiengoa gestio pribatuaren esku dagoela salatu du eta Euskal Herriak zerbitzu sozial publikoen sare egokia behar duela aldarrikatu du. Mobilizazioak LAB aurrera eramaten ari den prekarietatearen kontrako kanpainaren barruan txertaturik daude. Aipatu kanpainaren goiburua “Sektore publikoan oro ez da urre” da.

Donostiako mobilizazioan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren azpikontratazioa eta prekarizazio-politikak salatu ditu LABek, parodia baten bidez. Bilbokoan, Urdulizko ospitaleak %100ean publiko izan beharko lukeela aldarrikatu dute. Eta Iruñean, ospitaleetako sukaldeetako pribatizazioa salatu du sindikatuak.

Jendarteak gero eta argiago du zeintzuk diren pribatizazioen benetako helburuak, hain zuzen ere, botere ekonomikoek zerbitzu publikoen kudeaketaren jabe izatea hauekin negozio handiagoa egin dezaten. Negozioa handitzeko ezinbestekoa da ordea zerbitzu publikoetako langileen lan baldintzak okertzea, eta prekarizazio honek prestazioen kalitatean duen eragin negatiboa gero eta nabarmenagoa da. Honetaz gain jendarteak bere zerbitzu publikoen kontrola galdu, eta eskubide sozialak galtzen hasten da bide beretik.

Zerbitzu publikoen kudeaketa pribatizatzeak eskubide sozialen urraketa dakar. Zentzu honetan bereziki larria da apirilaren 7an, PNV eta PSEren eskutik Legebiltzarrean klausula sozialei bizkar emateko onartuko den klausula sozialen legea. Lege egitasmo honen hastapenean azpikontratazioetan ari direnen lan baldintzak hobetzea bazen, tramitazioan zehar PNV eta PSEren eskutik beste norabide bat hartu da eta azkenean klausula sozialik gabeko legea onartuko dute.

DONOSTIA

BILBO

IRUÑEA

ORO EZ DA URRE

ZAINTZA ZAINDU

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.