2024-11-23
InicioAcción SindicalCONFEBASKek prezio garestiegia jarri dio negoziazio kolektiboaren euskal esparruari

CONFEBASKek prezio garestiegia jarri dio negoziazio kolektiboaren euskal esparruari

Akordio interprofesionalaren mahaian akordioa ez da posible izan, CONFEBASKek prezio garestiegia jarri dio. CONFEBASKek ezinbesteko baldintza moduan jarri duen derrigorrezko arbitrajearen gaia izan da akordioa oztopatu duena. LABek hasieratik adierazita zuen baldintza hori ez zuela onartuko. LABen helburu nagusia mahai horretan negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsa izan da, bertako negoziazio eremua blindatzea eta babestea Madrileko inposaketen gainetik .
Madriletik hainbat erreforma inposatzen ari zaizkigu, guztiak patronalaren mesedetan. Tartean negoziazio kolektiboarena, Euskal Herriko negoziazio kolektibo eredua zuzenean erasotu duena. Eta LABek hasieratik esan du, herrialdeko hitzarmenetan oinarritzen den negoziazio kolektiboa defendatuko duela esparru guztietan, sektoreartean, sektoreetan eta baita enpresetan ere

LABen helburu nagusia mahai horretan negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsa izan da, bertako negoziazio eremua blindatzea eta babestea Madrileko inposaketen gainetik eta inolaz ere ez negoziazio kolektiboaren desregulazioan urrats gehiago ematea. Klase ikuspegi batetik, euskal herriko langileen gehiengo zabalak enpresa txiki eta ertainetan lan egiten duela kontuan hartuta, langile guzti horiei babesa ematen dien herrialdeko hitzarmenak gure eskuetan mantentzea. Alternatiba ez da Madril eta enpresetako negoziazioa.

Negoziazioetan bertako hitzarmenak mantendu eta Madrilekoen gainetik jartzeko badago nolabaiteko adostasuna, baita ere, herrialdeko sektoreko hitzarmenak arautzen dituzten soldatak, gutxienezko soldata izatea sektore osoan (hau da enpresa eremuan ezingo litzateke sektoreak arautzen dituen soldata azpitik akordiorik egon). Oso positiboki baloratzen ditugu biak. Baina LABek argi esan du, patronalak negoziazio eremuak mantentzearen truke, euskal esparrua mantentzearen truke ez dugula enpresetako lan baldintzak desarautzeko urrats berririk emango. Eta hori da arbitrajea. Mahai gainean gai gehiago ere egon dira baina adostasuna ez da posible izan.

Ez dugu ulertzen nola patronalak, adostasuna egon den puntu bien truke beste zeozer jasotzearen planteamendua egitea, punto bi horietan haiek ere interesatuta daudenean, eta behar dituztenean.

Derrigorrezko arbitrajearen gaia izan da akordioa oztopatu duena, CONFEBASKek ezinbesteko baldintza moduan jarri duelako eta LABek hasieratik aurkako jarrera argia izan duelako.

Enpresetan soldata igoerak ez aplikatzeko edota konbenioko lan baldintzak aldatzeko, egun, adostasuna behar du patronalak, beraz ezin du ezer inposatu aldebakarrez. Erreformak agintzen duena da desadostasunak badaude horiek nola konponduko diren arautu behar dela. Honetaz baliatuz CONFEBASKek Akordio Interprofesionalean derrigorrezko arbitrajea sartu nahi izan du. Negoziazioa blindatzearen truke, zerbait atera behar duela argudiatuz

LABen posizioa desadostasun kasuetan PRECOren prozedura desderdinak erabiltzea da, beti ere bi aldeen adostasunarekin eta borondatez (kontziliazioa, mediazioa eta arbitrajea) baina inolaz ere ez derrigorrezko arbitrajea.

Arbitrajea, sindikalgintza indargabetzeko tresna eta negoziazio kolektiboaren aurkakoa da, azken batean legeek ematen ez dioten aldebakartasuna ematen dio patronalari, arazoa ez da prozedura azkarren beharra. Zertarako saiatu adostasunetara iristen, ondoren arbitro batek esaten duen bete beharko badute bi aldeek?

Arbitrajearen tresna ematen badiogu patronalari, ez da egin negoziazio esparrua blindatzen dugunik, zertarako balio dute herrialdeko hitzarmenek, ondoren enpresetan ez betetzeko mekanismo erraza jartzen badugu enpresarientzat? Hitzarmen hauen balioa ahuldu egiten da.

Adostu diren puntuek, hasiera batean alde bakoitzak akordioari jartzen zizkion helburuak ez ditu guztiz asetzen. LABek erreformaren bidez enpresetako negoziazioari ematen zaion lehentasuna gehiago mugatu nahi zuen eta patronalak arbitrajea. Baina adostutako puntuen garrantzia ikusirik, adostasuna dagoen puntuekin akordio partziala egiteko aukera jarri dugu mahai gainean. Handikeriz jokatu eta patronalak aukera hori ere baztertu egin du eta konfliktoa aukeratu du.

Mahaiak eman duenak erakutsi du posible dela negoziazio kolektiboaren euskal esparrua blindatzea. Akordiorik gabe amaitu da baina bidea ez da amaitu.

ELAri hemengo konbenioak defendatzeko deia luzatzen diogu. Negoziazio kolektiboaren euskal esparrua ez da Madrilen defendatzen.

Akordio honen negoziaketa krisi sakon baten testuinguruan eman da, langabezia gora eta gora ari denean eta langileen eskubideen urraketa etengabekoa denean. Krisiari aurre egin eta enpleguaren defentsan negoziazio kolektiboa gure eskuetan mantentzeak balio handia du.

Euskal herriko errealitateak ez du zerikusirik estatukoarekin, eredu produktibo desberdina dugu, errealitate ekonomiko desberdina, errealitate sindikal desberdina, konbenio hobeak. Arazo propioak ditugu, bai guk eta baita patronalak ere, eta irtenbide propioak bilatu behar ditugu eta horretarako negoziazio kolektiboak garrantzi berezia du.

Bide propio honetan kokatzen du LABek akordio interprofesionalaren negoziazioa, patronalak ez du horrela ulertu, Confebaskek ere bertako eremua babestu behar dela dio baina gehiago atera nahi izan du eta prezio garestiegia jarri izanak, ezinezko egin du akordioa.

Akordiorik gabe, negoziazio kolektibo eredu nahasi eta gatazkatsu batera goaz, hau da patronalak egin duen hautua eta oso oker dabil pentsatzen badu, Madrileko erreformek ematen dioten guztia baliatu ahalko duela gurean.

Hemen ez da ezer bukatzen. Euskal Herriko langileek ez diote uko egingo eure hitzarmenen eta eskubideen defentsari, borrokatuko dute. Orain liskarra sektore eta enpresetako negoziazioetara bideratuko da eta LABek sektorez sektore ez dio uko egingo negoziazio kolektiboa gure eremuan egiteko dugun eskubideari eta ez digu Madril – enpresa ereduak balio, tarteko bideak bilatzen jarraituko dugu

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.