2025-04-06
InicioServicios PúblicosSanidadOsakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea dugu

Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea dugu


LAB sindikatuak Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatuz elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean.

Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen duten apaingarria?

Osakidetzako Donostialdea erakundeak (Kostaldea, Donostialdea eta Oarsoaldeako anbulategiak eta Donostia Ospitala biltzen duen erakundea) urriaren 13tik 16ra langileentzako 70 inguru ikastaro eta mintegi antolatu ditu “Formakuntza Astea” deiturikoan, eta hauetatik %13 inguru soilik eskainiko dira euskaraz. Euskal Herriko zonalde euskaldunenetakoan!

Egunerokoan Osakidetzako langileok pairatzen dugun egoeraren adibidea eta islada baino ez da hau. Gure lantokian euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea ukatzen zaigu. Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta berriro ere argiki isladatua geratzen da, euskararen egoera normalizatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia minimoa, testimoniala, ematera mugatzen dira, euskara lanerako baliagarria ez den lorontzi-apaingarria balitz moduan. Langileok egoera honen aurrean planto egiteko unea iritsi da, eta hala egingo dugu!

Egoera hau salatu eta langileok Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidearen alde LAB Sindikatuak kontzentrazioa egin du gaur Donostia Ospitalaren aurrean.

Bestalde, LAB Sindikatuak laster ekimen bat abiaraziko du Osakidetzako langileok pairatzen ditugun hizkuntz eskubideen urraketa guztiak salatu ahal ditzagun.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miles de personas se han movilizado hoy en las 4 capitales de Euskal Herria por un salario mínimo y pensiones dignas, aquí, ahora y...

En el día de hoy la mayoría sindical vasca ha salido a la calle junto con el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria con...

LAB denuncia rotundamente la violencia ejercida por la Ertzaintza en el barrio Rekalde de Bilbo y pide que se depuren responsabilidades

A raíz de la orden de desalojo del gaztetxe del barrio bilbaíno de Rekalde, el operativo de la Ertzaintza ha causado decenas de heridos....

17 muertes laborales desde el inicio de 2025 en Euskal Herria, 10 de ellas en Nafarroa

Ayer, un trabajador pamplonés de 55 años falleció al caer de un andamio en Agoitz. El trabajador de la empresa Tejados Aoiz sufrió una caída de 10 metros.