2024-07-23
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioLantegi Batuak-eko langileak kalean hitzarmen duin baten alde

Lantegi Batuak-eko langileak kalean hitzarmen duin baten alde

Zuzendaritzak negoziazioan erakutsitako harrokeria eta arduragabekeria salatzeko Lantegi Batuak-eko langileek Bilboko kaleak hartu zituzten larunbatean. «Lantegi Batuakeko langileok borrokan. Por un convenio justo» lelopean eta Enpresa Komitearen deiari jarraituz, gaurdainoko jarrera aldatzeko eskaera egin zioten zuzendaritzari, eta erantzuk positiborik jaso ezean mobilizazio berriak iragarri zituzten.

LANTEGI BATUAK Fundazioak hitzarmeraren negoziazioan erakutsitako harrokeria eta arduragabekeria salatzeko langileek mobilizatzeko erabakia hartu dute. Enpresak soldaten izoztea eta murrizketa sozial basatiak proposatu ditu. Pasadan larunbatean, uztailaren 11, burututako manifestazioaren ostean erantzun positiborik izan ezean mobilizazio berriak iragarri dituzte. 

LANTEGI BATUAK fundazioan 2021 langile dira. Diru publikoa jasotzen duen enpresa bat da eta Aniztasun Funtzionala duten pertsonak lanerako gaitasuna eskuratzea eta lan mundu arrunterako sarbide izatea du helburu.

Hitzarmena negoziatzen hasi zirenetik enpresaren aldetik harrokeria eta arduragabekeria baino ez dute jaso langileek. Soldatak igo nahi ez eta murrizketa sozial basatiak proposatu ditu zuzendaritzak.

Horregatik mobilizazioetan hasteko erabakia hartu dute, «jakin badakigu enpresa honetan kalera ateratzeak berebiziko garrantzia duela. Garen kolektiboagatik zein enpresari berari bere lan soziala zikintzeak eragiten dionagatik» adierazi dute. Larunbatean egindako manifestazioaren ostean erantzun positiborik jaso ezean mobilizazio berriak izango direla iragarri dute Enpresa Komitetik. Enpresa Komitea ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako delegatuek osatzen dute.
 

{linkr:related;keywords:lantegi-batuak;limit:5;title:Albiste+gehiago}
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El comité de empresa de Mondélez denuncia el acoso sindical de la empresa

Tras siete meses de negociación y 44 días de huelga la empresa se cierra en banda, no por los contenidos del convenio sino para amedrentar a la plantilla

La asamblea de trabajadores y trabajadoras de Microliquid aprueba la última propuesta de la empresa

Gracias a la movilización de la plantilla se han conseguido mejorar las condiciones del ERE.

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.