Bizkaiko Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LAB Sindikatuari, honek, Morteros, Solados y Tarimas, S.C. (M.S.T., S.C.) enpresak Basurtoko Beilatokiko obratan bere langilei Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena ez aplikatzeagatik eta, aldiz, Errioxakoa aplikatzeagaitik sartutako salaketan. Langileak kaltetuta suertatu dira Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmeneko soldatak baino soldata bajuagoak ordaindu zaizkielako.
Lan Ikuskaritzak legez kontrako egoera hau konpontzeko exijitu dio.
LAB sindikatuak Herrialdeko Eraikuntzako hitzarmenak aplikatzen ez dituzten enpresen kontrako kanpainarekin zorrotz jarraituko du eta, aldi berean, sektoreko arazoei alternatiba emateko publikoki egin zuen proposamena lantzen jarraituko du.