Uztailan adierazi genuen bezala, Josebaren berronartzearen aldeko mobilizazioak berreskuratuko ditugu. Ostegunero, goizeko 11:30ean, zentralaren aurrean (Buenos Aires)
Jose Angel Etxezarreta, Telefonicako langilea 1983tik hona CC.OO. delegatuohia eta Bizkaiko Enpresa Batzordeko ordezkari LABen izenean duela 13 urte atxilotu zutenean, pasa den martxoan atera zen kartzelatik ezarritako zigorra beteta. Telefonicak kaleratu egin du "lanpostua bertan behera uztea" argudiatuz. Ulertzen dugu lanposta bertan behera uztea borondatez egiten den zerbait dela, norbaitek bere lanpostuan egotearen betebehar eta erantzunkizunari uko egiten dionean. Argi dago hau ez dela kasua.
Enpresak kaleratu egin du lanpostua abandonatu zuelakoaren argudioz.
Lanpostua abandonatzeaz zera ulertzen dugu, langileak bere lanpostura joateko hardura eta derrigortasuna ez duenenan kunplitzen . Kasu honetan hori ez zen gertatu.
Irailaren 8an,(11’30atik 12tara) kontzentrazioa burutuko dugu Telefonicako Bilboko Buenos Aires Zentralaren aurrean.
Baita ere, Irailaren 15erako ordu beteko greba deialdia (11:15 tatik 12:15tara) eta ordu erdiko konzentrazioa 11:30tan. Irailak 19 an egingo den epaiketa dela eta.