Kalitateko enplegua
- Derrigorrezko kaleratzerik ez
- 35 orduko lanaldia
- Lanaldi partzial inposaturik ez
- Malgutasun neurriei ez
- Lan baldintza duina azpikontratetan
- Aparteko ordurik ez
Soldatak
Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa da. Soldatak igotzeko momentua da.
Soldata duinak . 1200 euro, Lanbide Arteko Gutxieneko soldata.
Lan berdina, soldata berdina.
Lan Osasuna
Lan munduan lan osasun eskubidea bermatu behar da. Bizitzeko lan egiten dugu, ez lanean osasuna galtzeko. Lan osasunerako eskubidea bermatuko duen eredu publikoaren alde gaude. Mutualitateen erreformari aurre egiteko ekimenak sustatzera goaz.
Aukera berdintasuna
Sexuen araberako lan banaketaren ondorioak gainditu behar ditugu. Eta gehiago, diskriminazio guztien aurka egin behar dugu, hautu sexualarengatik eta jatorriagatik ematen direnen kontra ere bai.
Euskara
Langileok hizkuntz eskubi deak ditugu. Jabetu gaitezen. Euskara zure eskubidea da. Lan mundua euskalduntzeko bidean aurrera egiteko ezinbestekoa dugu gure eskubideak praktikan jartzea, lan gileon protagonismotik.