Estación de Servicio Legasako langile bat, Luzaideko gasolindegikoa, kaleratua izan da bere lan hitzarmena betetzea eskatzeagatik. LAB sindikatua mobilizatzen ari da egoera salatzeko.
Esplotazioa, errepresioa eta kaleratze bidegabeak hurbiletik bizi eta ezagutu dituzten gauzak dira Bentetako plantilak osatzen dituzten guztientzat. Gaur LABek Luzaideko Estación de Servicio Legasa salatu du Luzaiden, bere gasolindegian 27 urte baino gehiagoko aintzintasuna duen langilea kaleratzeagatik.
Langilea kaleratua izateko egin duen delitua honakoa izan da:
• Enpresari eskatzea lan hitzarmena bete dezala.
• Lan egutegi bat eskatzea
• Legez izan behar dituen atseden egunak enpresari eskatzea.
Aldarrikapen hauen aintzinean, enpresak uste uste du langile honen jarrera kaleratua izateko modukoa dela, Erdia Aroko jaun feudalak bezala jokatuz, zeinak uste zuten herriak bere nahien aintzinean burua makurtu behar zuela.
LABetik uste dugu ekintza hau gainontzeko langileentzako mezu zuzen bat dela, beldurra eta atsekabea sortzeko. Beldurra librea da, baino holako enpresen aintzinean ahulagoak egiten gaitu.
Horregatik, antolakuntza, batasuna eta duintasuna, benta guztietan landu beharreko kontzeptuak dira, eta batez ere Luzaide, Dantxarinea eta Ibardingo bentetako lan zentroetan. LABekin konta dezakezue.