Aurreko ostiralean, hilaren 8an, Errekaldeko Udal bulegoan udal langile baten kontrako eraso saiakerari buruz Bilboko Udaleko LAB sindikatuak zera adierazi nahi du: Ez da lehenengo aldia, horrelako gertakizunak iaz ere gertatu ziren Udal Bulego honetan eta LABek langileei elkartasuna adierazteaz gain honelako egoerak saihesteko neurriak bilatu behar zirela adierazi zien arduradunei.
Zentzu honetan LABek proposamen zehatzak egin zituen, besteak beste, kontratazioa handitzea ordezkapenak egiteko eta erabiltzaileak denbora gehiegi itxaroten egon ez daitezen; une problematikoetan udaltzaingoaren presentzia ziurtatzea erronda programatuekin edo Lan Arriskuen Prebentzioaren Komiteak Udal Bulego honen egoera aztertu eta behar diren neurriak hartzea langileen segurtasuna bermatzeko, kanpoko indarkeriaren aurkako protokoloa martxan jarriz.
Ez da lehenengo aldia ere udalak honelako gertaeren aurrean oso jarrera motela eta leuna hartzen duela. LABek ez du batere egoki ikusten udalaren jarrera langileen segurtasuna bermatzeko orduan ezta erasoen ostean eman beharreko babesa eta laguntzaren aurrean ere. Bada garaia udalak bere langileak behar bezala zaindu eta babesteko