2024-12-19
InicioAcción SindicalElecciones SindicalesHauteskunde sindikalen emaitzek aldaketa politiko eta sozialerako mapa sindikala indartu dela erakusten...

Hauteskunde sindikalen emaitzek aldaketa politiko eta sozialerako mapa sindikala indartu dela erakusten dute

Hauteskunde sindikaletako datu ofizialak esku artean emaitzak aztertu eta baloratzeko unea da. Helburu horrekin Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Gorka Berasategi, Hauteskunde Sindikaletako arduradunak, agerraldia eskaini dute gaur Bilboko egoitzan. Berasategik azken lau urteetako epealdiaren datuen balorazia egin du, non argi geratu den LAB dela gora egin duen sindikatu bakarra. Etxaidek, sindikatua handitzen jarraitzearen arrazoiak aztertu eta lau urtera begira sindikatuak dituen erronkak plazaratu ditu.

2010-2014: BI EPEALDI TRINKOEN ARTEKO BILAKAERAREN BALORAZIOA 
Azken lau urteetako  datuak  aztertuta LAB da herrialde guztietan igo den sindikatu bakarra. Momentu honetan herrialde guztietan gure ordezkaritza maximo historikoetan kokatzen da. 2000 ordezkari baino gehiago aukeratu gabe gelditu diren honetan, LAB da ordezkari kopurua gutxien murriztu duen sindikatua. Nafarroan eta Bizkaian ordezkari kopurua igotzen duen sindikatu bakarra gara. 

Epealdi trinkoa oraindik amaitu gabe dagoenean, LABek aurretik ezarrita zituen helburu kuantitatiboak lortu ditu. 
– EAE %18,50ra iristea 
– Nafarroan %14ra iristea 

Gure ordezkaritza igoerak gehienbat lehenagotik presente ginen enpresetan izan dira; industriako enpresa esanguratsuetan (Michelin, Lacteos de Navarra, Kybse, Krafft, Estampaciones Bizkaia, Tenneco, Sammic…), zonalde industrializatuetan (Durangaldea, Buruntza Goierri edo Urola Kosta adibidez) lehendik geneukan ordezkaritza handia hobetzea lortu dugu. 

Gatazkak egon diren sektoreetan indartuta atera gara; Ikastoletan gure gehiengo absolutoa hobetu dugu eta gainontzeko itunpeko eskoletan ordezkaritza hobetzen jarraitzen dugu. 

Zerbitzuetan, garbiketan ordezkaritza igotzea lortu dugu eta Eskoletako Jantokietako enpresetan lehen indarra izaten jarraitzen dugu, ordezkaritza hobetuz. 

Sektore publikoan Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioetan lehenengo indarra izaten jarraitzen dugu ordezkari gehiagorekin. 

LABen EREDUAK BAKARRIK EGIN DU GORA 
Joera historikoari jarraituz, handitzen jarraitzen duen sindikatua gara, "ez dugu sapaia jo, askok pentsatzen zuten bezala" Etxaderen hitzetan. Sindikatuaren proiektuarekin bat egin duten langileak gero eta gehiago gara. Indarra genuen lekuetan indartu gara, ekintza sindikala egiten dugun lekuetan gora egiten dugu eta zailak izan diren eremuetan joera hobetu dugu. 

Babes horrek, negoziazio kolektiboan eta ekintza sindikalean daramagun lan lerroa zuzena dela erakusten du. Sektore publikoan esanguratsua gure indarra, eta hemen lan baldintzak borrokatzearekin batera, zerbitzu publikoen defentsan oinarrituriko lerro sindikala babestu dugu langile eta erabiltzaileekin batera.

Bigarren sindikatua bihurtzea zen eta da gure helburua eta gertu gaude gainera. CCOOekin aldea nabarmen txikitu da azken lau urteetan. Urte bukaeran lortzea espero dugu.

Mapa sindikala aztertzerako orduan bi epealdi trinkoen artean sindikalgintza abertzalea indartu egin dela ikusten dufu, joera indartuz: gure eremua indartu egiten da eta aldea geroz eta handiagoa da CCOO eta UGTrekin EAEn. Nafarroan aldiz, aldea txikituz doa. 

Emaitzek aldaketa politiko eta sozialerako mapa sindikala indartu dela erakusten dute. Bai hemen, baita Nafarroan ere. Ordezkariak izateko eta ordezkaritza edukitzeko aukera dagoen eremuetan langileek gehien erabakitzen dutena alternatiba da. Eta honen adibide argiak ditugu:

◦ Langileek ez dute dialogo soziala babestu, ez dituzte patronalaren neurriko hitzarmenak eskatu eta bultzatu.
◦ Langileek aldaketa politiko eta sozialak eskatzen eta borrokatzen ditugun sindikatuei eman diete babesa gehienbat.
◦ Langileek burujabetzaren aldeko hautua egin dute, LAB eta ELAri bozkatzeak badu esangura politiko hori.
 
BI EREDU SINDIKAL KONTRAJARRIAK
Momentu honetan auzia ez da abertzale eta ez abertzaleen artekoa. Bi eredu sindikala aurrez aurre aritu gara krisi ekonomikoaren zehar; bi estrategia sindikal guztiz kontrajarriak. Lan munduan eta instituzioen aurrean langileek borrokari heldu dion sindikalgintza babestu dute gehien bat, eta LAB indartu dute bereziki. Agenda propioa nagusitu da, eta agenda propioa indartzea izan behar du hauteskunde hauen emaitza. Langileek horrela eskatu dute.
 

LABen ERRONKAK
Ordezkaritza handituz erantzukizuna handitu egiten da. Hori da sindikatuaren ikuspegia eta orain datozen lau urteei begiratu behar diogu. Hauek dira gure erronkak:

⁃ Lau urteetan gure ekintza sindikala izango dena garatzea.
⁃ LABeko ordezkarien erantzukizunak eta konpromisoak zehaztu behar ditugu, bai lantokietan baita lantokietatik kanpo ere. Norberak bere lantokian dituen erantzukizunei garrantzia kendu gabe, ordezkaritzarik ez duten langileei begira hartzen ditugun erantzukizunei jarriko diegu arreta berezia. Prekarietatearen eta langabeziaren kontrako borrokak zentralidadea izango du lan munduan egingo dugun borrokan. Langile guztien premiak eta eskubideak borrokatzeko hautatu gaituzte.

⁃ Agenda sindikala zehaztu lantokiz lantoki. 
⁃ Parte hartzeari garrantzia emanez burutu ariketa hau.
⁃ Negoziazio kolektiboren egoera berriari begiratuz.
⁃ Sindikatuaren indarra eta ordezkaritza aldaketa prozesuaren mesedetan jarri.
⁃ Lan munduan aldaketa politikoak borrokatu.  
⁃ Lan mundutik aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialak bultzatu. 
⁃ Sindikalgintza abertzalean gogoeta estrategikoa egin. 

M14 BILBO ETA IRUÑEARA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE. ALTERNATIBA BADAGO
Diogu emaitzek aldaketa politiko eta sozialerako mapa sindikala indartu dutela. Aldaketaren eragile garenok bihar zita garrantzitsua dugu Bilbo eta Iruñean. Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek aukera berdintasunasunean oinarritutako bizi baldintza duinak izan ditzagun borrokatu behar dugu. Alternatiba badago eta horretarako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan instituzioetatik martxan jarri beharreko 16 puntu jasotzen dituen Programa Soziala dugu.


  

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El acuerdo de jubilación parcial firmado en Madrid es estéril y niega a las y los trabajadores de Euskal Herria la negociación colectiva

Hoy se ha reunido en Madrid la Mesa General de las Administraciones Públicas del Estado español, en la que se ha reconocido por primera vez a LAB nuestro derecho a participar en ella. Extraemos las siguientes conclusiones: • Como ya sabíamos, sólo ha servido para afirmar que esa mesa de negociación está muy alejada de las necesidades de las y los trabajadores y de los servicios públicos de Euskal Herria. • El acuerdo que se nos quiere vender como logro es estéril porque tiene que recorrer un camino legal que no se ha aclarado y que se puede alargar mucho en el tiempo. Además, este titular esconde un perjuicio inadmisible, el retraso de la edad de jubilación obligatoria de 70 a 72 años. En opinión de LAB, el cambio legislativo debería consistir precisamente en dar competencias a las leyes de empleo público de la CAV y Nafarroa Garaia. • Por ello, reclamamos a los sindicatos con representación en la Mesa de la Administración Pública de Madrid y a los partidos con representación en el Congreso, que trabajen en función de su coherencia y capacidad de influencia para trasladar a Euskal Herria la competencia de negociación de las necesidades de sus servicios públicos y las condiciones laborales de su personal. Es decir, para reconocer en la práctica a las administraciones e instituciones de Hegoalde las competencias legislativas en materia de jubilación, y dejar las negociaciones en manos de las Mesas Generales de la CAV y Nafarroa Garaia para tener aquí la capacidad de decisión. • En este sentido, exigimos al Gobierno Vasco y al de Nafarroa que convoquen cuanto antes las correspondientes Mesas Generales para abordar con honestidad esta cuestión. Sin esperar a los pasos que se den en Madrid, podemos negociar medidas para implantarlas aquí, eso sí, siempre que haya voluntad.

Hemos conseguido el nuevo convenio colectivo del personal laboral docente y educativo del Departamento de Educación de la CAV

Tras un sinfín de luchas y 20 largos años de trabajo, tenemos un convenio que da pasos adelante en el reconocimiento y mejora de las condiciones laborales del personal de educadores y educadoras de educación especial.

Las fiestas son para todas, ¡los derechos también!

La sección sindical de trabajadoras de hogar de LAB junto a Colectivos de Trabajadoras de Hogar y Cuidados de Hego Euskal Herria ha desarrollado una campaña para reclamar los derechos de este sector durante las fiestas de Navidad y año nuevo, ya que consideran que en estas fechas se incrementan los abusos en las jornadas y el hecho de no respetar los derechos al descanso y disfrute de los días festivos.