SATSE, ELA, LAB, SME, UGT, CCOO y ESK sindikatuok aurrera daramagun mobilizazio agendaren barruan, pasadan martxoaren 5ean, TOPA taldearekin batera kontzentrazioa burutuko genuen Tolosan, kalitatezko Osasun sistema publikoa aldarrikatzeko eta salatzeko Tolosa dela eskualde bakarra non erreferentziazko ospitalea kontzertaturiko ospitale pribatua den.
Bestaldetik, Osakidetzako Zuzendaritzaren itxikeriaren aurrean hilabeteotan aldarrikatu ditugun gutxieneko lau eskaera gogoraraziko genituen, lau neurri hauek gure osasun sistema publikoa indartu egiten dutelakoan.