Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" lelopean antolatutako jardunaldiei bihar emango zaie hasiera. Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan antolatu dira jardunaldiak, hausnarketarako espazio bat sortzeko, hain zuzen ere.
Guzti honen inguruan hausnartzeko aukera izango da bihar hasiko diren Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" izenburupean antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldi hauek bihar eta etzi, hilak 5 eta 6, izango dira Donostiako Ibaetako Campusean, Barriola eraikineko auditorioan. Goizeko 10etan hasi eta egun osoan zear Euskal Herri zein kanpoko hizlariek hartuko dute parte.