2025-04-02
InicioServicios PúblicosGobierno VascoAdministrazio Orokorreko langileek lan eskubideen murrizketak salatu dituzte

Administrazio Orokorreko langileek lan eskubideen murrizketak salatu dituzte

ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta Euskal Administrazio Orokorreko langileek elkarretaratzea egin dute azken 6 urteetan jasaten ari diren soldata eta bestelako lan eskubideen murrizketak eta Eusko Jaurlaritzak arlo guztietan agertzen duen negoziaziorako borondate falta salatzeko. Hiru sindikatuok Plataforma bat adostu dugu, Lakuako azken gobernuek ebatsi diguten guztia itzul diezaguten.

ELA, LAB eta UGT sindikatuen irakurketa

«Euskal Administrazio Orokorreko langileok 6 urte luze daramatzagu soldataren eta bestelako lan eskubideen murrizketak jasaten.

ELA, LAB eta UGT-k Plataforma bat adostu dugu, Lakuako azken gobernuek ebatsi diguten guztia itzul diezaguten.
Gaurko egunez burutzen ari garen konzentrazio hauen bitartez, honakoa salatu nahi dugu:

• Eusko Jaurlaritzak arlo guztietan agertzen duen negoziaziorako borondaterik eza erabatekoa.
• Gobernuan dagoen alderdiaren kontraesan ikusgarriak, politika erabat ezberdinak aplikatzen baitu erakunde batzuetan ala besteetan. Eusko Jaurlaritazko langileok, EAEko Administrazio publiko guztien arteko lan baldintzarik kaxkarrenak pairatzen ditugu. Pentsio planetarako ekarpenak etenda, gaixo egoteagatik bajan gaudela jasaten ditugun murrizketak, antzinatasunagatiko eta libre hartzeko egunak murriztuta, aldez aurreko jubilaziorako aukerak murriztuta, eta zer esanik ez, soldata jaitsi zigutenetik izoztuta, eta 2012ko aparteko soldata lapurtuta.

• Lanpostu galera agerikoa da Administrazio Orokor honetan ere, non jubilazioak probesten dituzten lanpostu asko hutsik uzteko edo ezabatzeko, zerbitzu publikoen zerbitzu egokirako duten garrantziari erreparatu gabe.
• Langileen bajak ordezkatu gabe utzita lan kargak areagotzea dakar eta zerbitzuaren kalitatea kaxkartzea. Baita lanpoltsetan ordezkapenak egiteko zain dauden pertsonei lan egiteko aukerak zapuztea ere.
• Zerbitzu publikoak Administraziotik kanpoko enpresetara bideratzean, kontrol publikoari ihes egiten dioten negozio pribatuak elikatzen dira diru publikoekin. Horrela lan baldintza kaxkarrak sustatzen dira, kalitatezko enplegua sustatu eta lan baldintza duinak bermatu ordez.

• Eusko Jaurlaritzak ez du austeritate-politikei aurre egiteko inongo borondaterik, aurtengo aurrekontuetan ere egiazta daitekeen bezala.
• Gobernu honek nahiago du langileak estutu eta estutu jarraitu, iruzur fiskalari aurre egin, fiskalitate justuago bat garatu eta diru beltzeko transakzio handiak jazarri baino

• Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Zentraleko langileak hemen elkartu gara gaur, Gobernuari negoziazioari ekin diezaion exijitzeko lehenengo urrats gisa, eta bere garaian adostutakoa bete dezan, adostu daitezkeen bestelako baldintzez gain.»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia que las horas extras en TCC suponen la eliminación de más de 21 puestos de trabajo

En 2024 se han perdido 5 puestos más que en el año anterior.

El profesorado de la enseñanza pública vasca llega al final de las dinámicas de huelga de la segunda fase

La 9ª jornada de huelga ha tenido un amplio seguimiento y si no hay voluntad de negociación, no le dejará al profesorado otra alternativa que pasar a la siguiente fase de huelgas.

La calidad del empleo que se está creando es preocupante

El número de personas paradas en Hego Euskal Herria se situó en marzo en 138.772, lo que supone 3.542 menos que el año anterior.