2024-11-22
InicioIndustriaFederacionesLABek ekimen bat jarriko du martxan FVEMen hitzak gezurtatzeko

LABek ekimen bat jarriko du martxan FVEMen hitzak gezurtatzeko

LABek prentsaurrekoa eskaini du gaur 2014ko industriaren, enpleguaren eta ehun produktiboaren gaineko irakurketa eta 2015ari begira sindikatuak egiten dituen aurreikuspenak plazaratzeko. FVEM patronalaren adierazpenen harira eta bertan esaten dena gezurtatzeko LABek ekimen bat iragarri du.

Kurtso hasieran ohikoa den bezala eremu ezberdinetatik hasi dira 2.015eko aurreikuspenak egiten. Oihartzun asko izaten ari da Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek diotena: krisia gainditzen ari gara (hazkunde ekonomikoaren datua erabiltzen da soilik horretarako) eta ondorioz enplegua sortuko dela baieztatzen dute. FVEM da datuetan gehien aurreartu dena, gutxienez 500 enplegu berri sortuko direla dio.

LABek 2.015ari buruz berba egiteko ez ditu aurreikuspenak oinarri izango, 2.014 urteak utzi duen egoera baizik. Aurreko urtea ulertzeko bi klabe argi daude: Datuak eta aldaketa legalek sortzen duten egoera, hau da, erreforma ezberdinek sortzen duten egoera.

2.014an industrian, enplegua eta ehun produktiboaren gaineko irakurketa 

2.014. urtea ez da positiboa izan industriari dagokionean. Ehun produktiboa eta enpleguaren suntsiketak aurrera darrai:

• 2.014. urtean 348 lan zentro itxi dira. 2.008tik 2521. Tamaina ezberdinetakoak, sektore ezberdinetakoak (automoziokoak, elektrotresnetakoak eraikuntzako hornitzaileak,….), teknologia maila ezberdinetakoak eta arrazoi ezberdinengatik (deslokalizazioak, konkurtsoak, koste finantzieroak, lan karga…)
• Lanbideren datuak oinarri 2.014. urtean industriarako 37.970 langile lan bila dabiltza, horietatik 23.985 langabezian daude. 25.071 eraikuntzarako 17.753 langabezian daude. Bai itxieren ondorioz eta baita indibidualki eta kolektiboki emandako kalerapenen ondorioz. Langile kualifikatuak eta ez kualifikatuak, langile gazte edo adineko, emakume edo gizon.
• Soldata jeitsierarako prozesuak biderkatu egin dira. Lan baldintzak, soldatak…kaskartzen ari dira. Beste askotan mehatxu oinarri hitzarmen berri bat inposatzen dute. Adibide argi bat da Arcelor Zumarragan egin zuenarekin.
• 2.014an 1.633 autonomo berri sortu dira industrian.
• 2.014ean I+D+i gastua %4a jeitsi da.
 

LABek datu hauen atzean hainbat klabe kokatzen ditu industrian ematen ari den eraldaketa horren baitan dagoen logika ulertzeari begira.

Erreforma laborala eta legeria:

• Negoziazio kolektibo sektorialaren blokeoa erabiltzen ari dira enpresetan mehatxua oinarri baldintzak kaskartzeko. Ez behar delako, baizik eta erreformak emandako aukerak erabiliz egin dezaketelako. Ez da kasualitatea eremu industrialean metalgintzako hitzarmena blokeatuta egotea. Enpresa eremuan lanaldia handitzen den bakoiztean langileak kaleratzen dira, flexibilitatea berme barik handitzen den bakoitzean gauza bera egiten dute.
• Kalerapenak errazteko bitartekoak dituzte, bereziki administrazioaren ebazpenik ez denetik behar. Deslokalizazio prozesuak biderkatu egin dira, eta mehatxuetan oinarritutako lan harremenak eratzen ari dira. “Hau onartzen duzu edo kalera zoaz” da laburtzeko erabili daitekeen esaldia.
• Autonomo faltsuen sorrera ere azpimarragarria da. Autonomo berri asko daude autoenplegu ikuspegi batetik, baina autonomo faltsu asko autonomo izatera behartuta daude lanpostu bat edukitzeko. Honetaz azpikontratatzen dituzten enpresariak baliatzen dira langile hauen gainean erantzunkizunik ez hartzeko (denok gogoratu dezakegu EHU/UPV pasadan udan hildako langilea, kontratu barik, seguru barik, babes neurri barik,….prekarietatean bakarrik)
• Gizartean dagoen gainkualifikazioa erabiltzen ari dira. Gaur egun gazte kulaifikatuak erabiltzen ari dira kualifikazio askoz txikiagoa behar duten lanpostuetarako baldintza oso prekarioetan legeak aukera ematen dietelako.
 

Energia kostuak: azken 7 urteetan energia kostua %74,5a hazi da. Alemaniarekin konparatuta estatuan kostea ia %20 garestiagoa da, honek aktibitate industrialean eragin zuzena du. Hainbat enpresetan energia kostua soldaten kostua baino askoz handiagoa da.

Finantziazio kosteak: 2.014. urteko lehenengo sei hilabeteetan interes medioa estatuan kredituetarako %10ean kokatzen zen, Europan datua %5,95ean kokatzen zen bitartean.

I+D+ian gastua eta enpresen teknologia maila: gure industriaren %60k balio baxuko produktuek betetzen dute. Gure enpresen teknologi maila txikia da. I+D+In inbertsioa europako herrialde industrialetatik oso urrun.

Inakzio politikoa. Eredu ekonomikoa berezi bat daukagunean eta erreforma zikloak irteera baino arazoak sortzen dituenean datuek adierazten duten moduan, mahai gainean jartzen diguten politika erabat kontinuista da. Lan harremanetan, enpresen finantziazio eta energia kosteetan erabaki berririk ez dago. Eredu propiorik ez, bide propiorik ez.

Patronalaren plana, Confebask plana da praktikan aurrera egiten duen bakarra. 

2.015erako aurreikuspenak 

Datu  hauek guztiakoinarri hartuta Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia arduratu da 2015 urteari begira LABen aurreikuspenak plazaratzeaz.

Idazkari Nagusiaren hitzetan multinazionazionalei begirako planteamendu ekonomiko bat garatzen ari dira, “hauek gehiago irabazteko eta azpian dituzten enpresa eta langileak estutzeko”. Baina honek izango duen ondorio bakarra sare produktiboa eta enplegua ahultzen jarraitzea izango da.

Bestalde, Ainhoa Etxaideren ustez lehiakortasuna soldatetan kokatu dute, ez balio erantsian. Lehiakorrak garela datu guztiek adierazten dute. “Ez da bilatzen lehiakorrak izatea, merkeak izatea baizik”. Honela, merkeak bagara, enpresa handiek, azpikontratazioan eta prekarietatean oinarrituz, askoz gehiago irabaziko dute. Datuek hala adierazten dute.

Egoera honen aurrean, kalerapenak zein itxieren aurren, administrazioaren erantzukizun eza salatu du. Gaur egun birmoldaketa prozesuak (deslokalizazioa edo konkurtsoen ondorioz) “langileen borrokei esker" ari direla aurrera ateratzen txalotu du Etxaidek eta Eusko Jaurlaritzak prozesu hauetan ez duela “langileekin interlokuziorik izan ezta konpromisorik hartu ere” salatu du. Eusko Jaurlaritza urrun eta ekimenetan berandu ibili da.

Eapainia eta EAEren eskaintza berdina. Jaurlaritzak ez dauka bide propiorik, ez du ariketa propiorik egin, ez dute neurri ekonomiko propiorik hartu(energiaren inguruan, finantziazio kostuen inguruan..). Eskaintza bakarra da lan kostuen erasotzea, prekarietatea eta pobrezia garatzea. 

Panorama honetan LABek ez du aurreikusten hazkundea gizartearen hobekuntzarako erabiliko denik. Lan baldintzak eta lanpostuak erasotzen diren bitartean ez da enplegua sortuko, orokorrean lan kualifikatua suntsitzen jarraituko da. Eta sortzen den apurra erabat prekarioa izango da, aldi baterakoa, baldintza gabekoa eta askotan autonomo faltsuaren izaerakoak. Ez dira, beraz, baldintzak sortzen balio erantsian oinarritutako eremu industriala bultzatzeko. Ez dira oinarriak jartzen hazkundea denon aldekoa izateko.

Beraz, aho batez Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek, Estatuan Rajoyk egiten duen moduan, hazkunde ekonomikoaren aitzakiarekin krisia gainditu dugunaren mezuari ekin diote. Eta gizarteak beraien hitzetan konfidantza ez duenez (horrenbeste bete ez diren iragarpenak eta gero) datuen aurre ikuspenetara salto egin dute sinesgarritasuna irabazi nahian

Krisia pasatu dela eta hainbat lanpostu sortuko direla diote, baina baldintzei buruz ezer aipatu gabe. Idazkari Nagusiak argi utzi du: “eredu honetan langileok edo borroka oinarri hartuta protagonistak bilakatu edo jai dugu”. Egoeraren erantzukizuna gizartean kokatzen dute, patronalak ez du inongo erantzukizunik hartzen eta gainera enplegu sorreraren aitortza nahi du enpresa handien interesak babesteagatik enplegua eta baldintzak behin eta berriz suntsirzen ari direnean. Honen aurrean, LABek ekimen bat jarri du martxan FVEM hitzak gezurtatzeko, arazoa ez baita langile kualifikatu eta lanerako borondate falta. Gazteak, emakumeak, langabetuak… eta beste hainbat kolektiborekin harremanetan jarriko da sindikatua ekimen hau aurrera ateratzeko. 

VALORACIÓN DE LAB SOBRE LAS DECLARACIONES DE FVEM 

La Patronal del metal no ha presentado ninguna iniciativa real para abordar los problemas estructurales que tiene el sector. :

Se deja todo en manos de un hipotético crecimiento económico. Crecimiento que se basa en factores y razones externas (mercado mundial, situación financiera…).

El futuro de la gran mayoría de las empresas pequeñas depende del margen y la posibilidad que tienen de ajustar-recortar salarios, flexibilizar condiciones laborales.

Es decir, la capacidad de competir y el margen de beneficio se liga unica y exclusivamente al recorte de los costes laborales. No hay mas estrategia que restar de la parte del trabajador para aumentar la parte de la empresa. Eso es la reforma laboral.

No hay capacidad de invertir en I+D+I en la pequeña empresa, el Gobierno Vasco no lo hace y la patronal del sector no lo demanda.

Vemos un montón de empresas pequeñas intentando salir adelante a costa del esfuerzo del pequeño empresario y de la plantilla, compitiendo entre si, sin ningún tipo de impulso real de las instituciones porque no hay estrategia industrial real para transformar nuestro tejido productivo. Pero también vemos una patronal que no representa a esa realidad de la pequeña empresa, que sigue defendiendo y garantizando los intereses de las grandes corporaciones, de las multinacionales y del capital especulativo.

Llama la atención que no siendo la conflictividad el problema, sea es lo único que denuncian Gobierno Vasco y las patronales. Llama la atención que se vea el convenio del metal como un activo y en cambio han hecho un reforma laboral que lo liquida.

Por último, queremos denunciar lo que FVEM dice sobre los trabajadores. Según sus palabras, el problema es que no hay gente para cubrir puestos de trabajo cualificados; dicen además  que no encuentran gente dispuesta a trabajar en los talleres.

En cuanto a la cualificación, tenemos la juventud más preparada. Y personas mayores de 45 años expulsados del mercado laboral. Uno de los problemas es la sobre cualificación.

En Mercadona se han presentado  2.000 curriculum para 80 puestos de trabajo. 

Hay miles de mujeres que buscan jornada completa y solo se les ofrece parcial.

Desde LAB 

Estamos dispuestos a trabajar conjuntamente y a abrir marcos de colaboración con empresarios que defienden posiciones muy distintas a las que imponen desde esta patronal. Hay que abordar el debate de que tipo de patronal necesitamos.

Hay mucho de que hablar: políticas energética, financiación, relación sindicatos-empresa como inversión para abordar un futuro real…

Hay que construir marcos alternativos a aquellos que la patronal ha dinamitado. Y al margen de lo que las instituciones pretenden.

Nos reafirmamos en la apuesta por un convenio del metal capaz de darle al sector la regulación y la estabilidad que necesitan. Tanto los y las trabajadoras como las empresas.

Vamos a hablar con sectores a los que esta patronal ha insultado para contestar a sus posiciones y vamos impulsar un recogida de demandas de trabajo.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.

Hemos firmado el convenio del servicio de teleasistencia del Gobierno Vasco BetiOn, con una subida salarial mínima del 30,08%

Este jueves, 21 de noviembre, el sindicato LAB ha firmado el convenio colectivo para la UTE Ilunion socio sanitario-Ibermática, que gestiona el servicio público de teleasistencia y actividades socio sanitarias complementarias en la CAV, empresa que atiende a más de 80.000 personas.

La reforma del reglamento pospone la regularización masiva como paso necesario para la derogación de la Ley de Extranjería

Este martes el Gobierno de España ha aprobado una reforma del reglamento de la Ley de Extranjería. La misma, impulsada por el Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, entrará en vigor el próximo 17 de mayo.