2024-07-22
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Greba deklaratibo batetik harago, ez da greba erreal baterako inolako...

Garbiñe Aranburu: «Greba deklaratibo batetik harago, ez da greba erreal baterako inolako borondaterik egon»

Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan egon da, aktualitateko hainbat gairi buruz hitz egiteko. Greba Orokorrari buruz, LAB sindikatuak egindako irakurketa berretsi du: «Konstatazio bat egin dugu. LABek ez dio grebari uko egin, egoera zein den jakinarazi dugu, iruditzen zaigulako langile eta herritarren aurrean zintzo jokatzea dagokigula. ELArekin izandako hartu emanetan determinazio falta ikusi dugu Madrileko erabaki horietan eragiteko eta presionatzeko. Guretzat ikuspegi anitzagoa eta zabalagoa izan beharko luke balizko grebak eta mobilizazio ziklo berriak. Greba ezin da mehatxu huts bilakatu; benetan presionatu eta eragin nahi badugu Madrilgo erabakietan ere, ezin da denbora pasatzen utzi, eta konstatazio bat da urtea amaitu baino lehen grebarako aukera ez dagoela».

Hala, ELAk Greba Orokorrari ateak itxi dizkiola berretsi du, eta adierazi du ez duela ulertzen zeri itxaron behar zaion greba aurrera eramateko: «Akatsa da Madrilen adosten ari den horren zain geratzea». Idazkari nagusiaren iritziz, «greba deklaratibo batetik harago, ez da greba erreal baterako inolako borondaterik egon».

Lan erreforma ere izan du hizpide: «Hasieratik oso garbi esan dugu, eta horrela izango dela pentsatzen dugu, lan erreformaren guztizko indargabetzerik ez dela egongo, are eta gutxiago patronalarekin adostasun bat bilatzen bada eta patronalari beto eskubidea ematen bazaio. Momentu honetan, ikuskizun dago lan erreforma horretatik zein puntu ukituko diren eta nolako sakontasunean». Garbiñe Aranbururen esanetan, «Madrilera begira egotea baino, askoz emankorragoa izango litzateke Euskal Herrian bide propio bat elikatzea, bertan ditugun indar harremanetan oinarrituta, eta markio propio bat edukiz betetzen joateko».

Aurrekontuei dagokionez, EH Bilduren akordioei esker hobekuntzak izan direla azaldu du, baina euskal langileen interesei ez zaiela behar bezala begiratzen kritikatu du.

Bestalde, LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyo ere elkarrizketatu dute Hamaika Telebistan, eta Garbiñe Aranbururen hitzak berretsi ditu: «Greba baztertu baino, zintzotasun ariketa bat egitea da erabaki duguna, euskal langileei eta Euskal Herriari gauzak zertan diren esatea».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.