2024-11-22
InicioAcción SocialPolitika sozialaRajoy eta Urkulluren krisia amaitu denaren diskurtsoa iruzur handi bat da

Rajoy eta Urkulluren krisia amaitu denaren diskurtsoa iruzur handi bat da

LABeko batzorde sozio-ekonomikoak gobernuek eta erakundeek egin duten balorazio positiboa auzitan jartzen duen txosten bat aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Bea Martxueta, Politika Sozialetako Idazkariak, txostena aurkeztu du eta Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, datu horiek aurrean izanda, sindikatuak egiten duen irakurketa politikoa luzatu du.

EAEko eta NAFARROAko Gobernuen politiken balorazioa
Txostenak, sektoreei begiratuta, hobetu beharrean, egoera okerrera doala erakusten du. Lehen sektorearen (nekazaritza eta arrantza) esaterako, bilakaera negatiboa da eta hori gutxi balitz, multinazionalei lehentasuna emanez, elikagaien burujabetzatik urruntzen ari gara egunez-egun.

Industria sektorean ehunaren suntsipena bizkortuzen ari da, politika industrialeko estrategia eza ondorioztatzen duena LABen ustez. Araban esaterako, industriaren %30 suntsitu da dagoeneko.

Espainia eta horren ondorioz, EAE eta Nafarroa, energía garestiena duen hirugarren estatua da Europa mailan. Ez dago bertako energía estrategiarik eta horrek, erregai fosiletan oinarritutako erauzteari eta espekulazioari zabaltzen dizkio ateak.

Berrikuntzan ere ez da inbertsio nahikorik egin. Gure industriak sortzen dituen %60ª teknologia maila txikikoa edo ertainekoa da eta horrek, kapitalaren ihesa eragiten du.

Politika fiskal eta aurrekontu politiken gaiari helduz, txostenak aplikatzen diren politikak krisia sortu zuten berberak direla erakusten dute. Politika fiskalak kapitalaren errentei laguntzeko eginak dira eta aurrekontu politikek ez dute pertsonen eta ekonomia errealen alde egiten, ez dira berbanaitzaileak.

Txostenean ere, egungo lan harremanen esparruak, zeinak negoziazio kolektiboaren eta elkarrizketa sozialaren agorpena oinarritzat dituen, sindikatuen eta langileon eragiteko ahalmena mugatu nahi duela erakusten du.

2014 hazkunde ekonomikoaren urtea?
Ainhoa Etxaidek txostenean jasotako datuak kontutan izanda sindikatuak EAEko eta Nafarroako Gobernuen politiken balorazioa egin du, eta hasieratik Rajoyk Madrilen eta Urkulluk EAEn krisia amaitu denaren diskurtsoa iruzur handi bat besterik ez dela azpimarratu nahi izan du.

Etxaidek aitortu du 2014a, "batzuentzat", kapitalarentzat, urte oparoa izan dela; IBEX 35ak adibidez 14.900 milioiko irabaziak izan ditu lehen sei hilabeteetan eta banka espainiarraren irabaziak 7.449 milioira iritsi dira.

Jendeari erreparatuz ordea, Etxaidek urte gogorra izan dela azaldu du. Eta besteak beste, hori erakusten duten datu esanguratsu batzuk eman ditu:

– Araban 2.000 lanpostutik gora arriskuan daude eta ez dago inolako planik hori ekiditeko.

– 2008tik 147.000 mila lanpostu suntsitu dira EAEn eta 35.400 Nafarroan, pobreziaren arriskua %41 handitu da EAEn, %71 Nafarroan eta urtea bukatzen ari garen honetan ez da inolako plan estrategikorik jarri martxan instituzioetan pobreziari buelta emateko.

– Diru sarrerak handitu dira, baina jaso dena bankuetara doa, hain zuzen gastu finantziarioak %21 handitu dira gastu soziala etengabe murrizten ari diren bitartean.

– Prestazioen kontrako eraso mediatiko, politiko eta sozial oso bat jarri dute martxan. Ez da Maroto bakarrik, Lanbide langabetuei prestazioak murrizteko tresna bilakatu dute eta ez langabezia murrizteko tresna.

– Soldaten pisua nabarmen murriztu da. Lehen aldiz enpresa irabaziak langile guztiok jasotzen duguna baino altuagoa izango da. 2000. urtean soldatak PIBaren %51 ziren eta 2012an %46,4 jaitsi da, enpresa irabazien kasuan aldiz 42tik 44,5era pasa da.

Etxaidek egoera ekonomikoa hobetzen ari denaren esanak gezurra direla azpimarratzearekin batera, instituzioetatik bizi dugun egoera konpontzeko ezer egiten ez den bitartean egoera soziala etengabe okertzen joango dela adierazi du eta gaurdaino hartu diren erabakiak espekulatzaileen mesedetan besterik ez direla hartu salatu du. Bide horri jarraitzen die Kutxabank pribatizatzeak, PNVek AHT proiektu ekonomiko bakar bezala egindako hautuak edota industria birmoldatzeko estrategiarik gabe jarraitzeak.

Lan erreforma inolako muga eta neurririk gabe ezarri dutela salatu du Etxaidek, hor kokatu du adibidez lan baldintzak kaskartzeko, soldatak erasotzeko eta lanaldia guztiz malgutzeko hitzarmenak blokeatu izana. 

Aurrekontuen gainean LABeko idazkari nagusiak politika fiskalak ez direla aldatu esan du, horrek krisiak sortutako zuloak guztion artean ordainduko ditugula adierazten du eta gainera inork ez du bere gain hartuko egindako txikizio guztia.

Politika ekonomiko eta sozialak ez dira aldatu eta ez dituzte aldatuko. Eta egoera kudeatu ahal izateko aurten Madrilen, EAEn eta Nafarroan elkarrizketa sozialerako mahaia berreskuratzea otu zaie. 

Urkulluren gobernua
Urkulluren politikez mintzatzerakoan Etxaidek Madriletik etorritako berdin berdinak direla aipatu du, "han erabakitakoa hemen aplikatu". Rajoyk 61 lege onartu ditu gai ekonomiko, sozial, laboral eta sindikaletan, eta pixkanaka "guztiak ari dira hemen aplikatzen". Zentzu honetan Urkulluren gobernutik Madrili ez zaiola planto egin salatu du.

Madrilen erabaki den berdina hemen erabaki da. Administrazioa publikoen berrantolaketa, Lan erreformaren aplikazioan, gehiengo sindikala lan mundutik botatzeko eskakizuna EAEtik, erabakiak beti elite ekonomikoaren zerbitzura izan dira, energia faktura ez da auzitan jarri, TTIParen inguruan ez dute ezer esan…

2015 urteari begira
Langile eta herritarrontzat 2014a urte txarra izan da eta hurrengoa bide berdinetik joango da gure eskubideak eta gure premiak instituzioen esku uzten baditugu. Honen aurrean politikak aldatzeko beharra aldarrikatu du Etxaidek. Instittuzioetatik bideratu beharko dira, baina mobilizazio sozialaren bitartez behartu behar ditugu gure eskubideak bermatuko dituzten erabakiak hartzera.

Zentzu horretan 2014ak emandako fruitu emankor bakarretako bat gogoratu nahi izan du: Karta Soziala. Akordio sozial zabalak eraikitzeko eta pobretzen gaituen sistema honen aurrean Euskal Herriak bere bidea egiten laguntzeko tresna.

2015 hauteskunde zikloa hasten da berriro, politika guzti hauek zigortzeko aukera izango dugu, hori bilatu behar dugu, baina batez ere, erabaki politikoak gure mobilizazioaren bidez baldintzatzeko helburua izan behar dugu.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.