2024-07-23
InicioSindicato LABHitzaldia40 urte eta etorkizuna aurrean

40 urte eta etorkizuna aurrean

40 urte pasa dira jada LAB sindikatua sortu zenetik eta euskal langileriak bizi dituen garai zail hauetan sindikatuak atzera begira jartzeko une bat hartu du. Ipar Hegoa Fundazioak antolatutako «Langile mugimendua Euskal Herrian» hitzaldi zikloaren baitan, «Nuestro Mayo Rojo» liburuaren egile den Joxerra Bustillok eta LABeko idazkari nagusiak, Ainhoa Etxaidek, Euskal Herriko langile mugimenduan frankismoak izandako eragina, LAB sindikatuaren sorrera eta aurrera begirako erronkak aztertuko dituzte Iruñeako Areto Gorrian.

Lau hamarkada hauetan bere aztarna utzi du LABek. Sindiaktuaren sorrerak aukera guztiz berriak eskaini zien langileei, ezkerreko langile independentista gisa antolatzeko aukera. Horrez gain nazio askapena eta askapen sozial elkaruztertzeko borondateari eutsi diogu urte hauetan. Sindikatuak burujabetzea eremu soziolaboralera eraman du Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldarria langileekin landuz.

Injustiziaren aurrean borrokari ekin behar zaiola beti argi izan du LABek eta borroka horiei esker lortu da agendan kokatzea aldarrikapen feministak, euskara lan munduan, lan osasuna, prekarietatearen kontrako borroka edo zerbitzu publikoen defentsa.

Urte hauetako lanak ekarri gaitu honera, ziklo oso baten amaierara. Orain aurrera begira jarri eta aldaketari ekin behar diogu. Arrazoi asko daude sindikalgintza eredua berritu behar dugula esateko. Praktikan, guztiok ikusten dugu gure borrokan geroz eta muga gehiago ditugula aurrez aurre, sindikalgintzaren kontrako erasoa erabatekoa dela. Borroka sindikala egiteko baldintzak aldatu dira, antolatzen dugun subjektua goitik behera aldatzen ari da eta baita eremua ere. Eraginkorrak izateko, gauzak aldatzeko gai izateko, eredua aldatu behar dugu.

Sistema kapitalista bera ziklo berri baten aurrean kokatzen da eta egiturazko aldaketak ematen ari dira. Ezin dugu ukatu ere krisiak bere eragina izan duela, “askatasun ekonomikoak lehenetsi eta “askatasun politiko, sozial eta laborala” malgutzen joan baitira prekarietatea egiturazko bilakatuz. Euskal Herriko askapen prozesuari dagokionean, langileria, LAB ondoan duelarik, aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko bidean urratsak ematen ari da.

Ez da makala 2015erako LABek bere buruari jarri dion erronka. Eredu berriaren eztabaida irekitzearekin batera bizi dugun aldaketa momentuan eragin nahi du LABek aldaketa sozialen aldeko borroka indartuz. Sindikatuak Estatuaren eta inposatu diguten ereduarekin apurtzeko arrazoi nabarmenak ikusten ditu baita hauek apurtzeko baldintzak ere eta horri ekingo dio.
 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.