2024-07-22
InicioNotasZerbitzu PublikoakIsabel Celaari zuzenduta aurkeztutako idatzia

Isabel Celaari zuzenduta aurkeztutako idatzia

Mª Isabel Celaá
Hezkuntza Sailburua
Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Lakua-Gasteiz

Aurre-akordioa errespetatzeko bigarren deia Heziketa Berezian

Abenduaren 19an LAB Sindikatuak Heziketa Bereziko aurre-akordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eskaera egin zizun eta oraindik zeure erantzunaren zain gaituzu eta honen bitartez, berriro eskaera bera egiten dizugu (ikusi egun horretako datarekin zuregana zuzenduriko eskaera).

Heziketa Bereziko Lan Hitzarmen berri baterako aurre-akordioa sinatua du zure Sailak, 5 sindikatuekin. Baina sinatutakoari muzin egin dio zure ardurapekoa den administrazioak, eta Negoziazio Kolektiboaren eskubidea urraturik utzi ez ezik etorkizun duina izateko aukera lapurtzen die behar bereziak dituzten 5.500 ikasle eta familiei.

Heziketa Berezian, 2006tik lan hitzarmena negoziatu nahian ibili gara administrazio ezberdinekin. Pasa den ikasturtean negoziazio prozesuak aurrera urratsak ekarri zituen. Honek irailaren 14ko aurre-akordioa sinatzera eraman gintuen (goian esan bezala, 5 sindikatuen sinadurekin).

Bada zure Sailak, azaroaren 17an, iritziz aldatu eta sinatutako aurre-akordioa urratzen zituen proposamenak aurkeztu zituen lotsagabeki; proposamenek gainera, egungo lan baldintzak okerragotu ere egingo zituzten. Sailak, langileok arrotza ez dugun gehiegikeria erabiliz, ezinbestekotzat jo zuen sindikatuok bere irizpide aldaketa onartzea, irailaren 14an sinatutakoari uko egitea exijituz. Sailaren prozedura ez leiala, maltzurra eta despota honek ondorio argi larriak dakarzkio negoziazio kolektiboaren eskubideari eta kolektibo honek merezi eta behar duen duintasunari.

Abenduaren 19an, Lakua aurrean eginiko kontzentrazioan, LAB sindikatuak aurre-akordioaren urraketa salatu eta eskaera egin zizun negoziazioak berrartzeko sinatutakoaren errespetuan. Erantzunik ez egonda, eskaera berritu egiten dugu; zeuri egotzi behar bait dizugu hitzartutakoa ez betetzea, sinatutako aurre-akordioan atzera egitea.

Horregatik zuri, Celaá Sailburuari, emandako hitza errespetatzea exijitzen dizugu, eta mahai negoziatzailea deitzeko eskaera egiten dugu, irailaren 14rarteko prozesua eta honek emandako aurre- akordioa abiapuntutzat hartuz.

Zure erantzunaren zain

LAB
Zerbitzu Publikoetako Federazioa
Irakaskuntza
Heziketa Berezia

Euskal Herrian, 2012ko urtarrilaren 23an
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.