2025-04-02
InicioServicios PúblicosTransporteLABek asanblea bidez berretsiko du edo ez aurreakordioa

LABek asanblea bidez berretsiko du edo ez aurreakordioa

LABek Bizkaibuseko pantilla eta bizkaiako herritarrak zoriondu nahi ditu, eta batez ere UPVko ikasleak beren laguntza eta borrokagatik, guztion artean lortu baitugu Aldundiak zerbitzua hobetu eta 2013ko urriaren 4ean zeuden lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartzea, aurreko urteko akordioa blindatzen duena.

LABek aurreakordioaren balorazio positiboa egiten du, aurreko urteko akordioa blindatzen duelako, akordioa blindatzea ez egotea izan zen 2013an LABek ez sinatzearen arrazoia.

Aurreakordioak, hasiera batean, linea batzuen hobetzea eta berri batzuen sorrera jasotzen du, baita bilera gehiago egiteko konpromisoa ere mapa osatzeko lineak hobetuz eta berriak sortuz, baita Alduandiak gizarteari inposatu nahi zion proiektuan okertu nahi ziren frekuentzien hobetzea.

Abenduaren 22an izango da hobekuntzen mapa hori marraztuta uzteko azken bilera eta 2015eko apirilaren 15ean martxan jarriko dena eta 2013ko urriaren 4ean zeuden lanpostuak bermatuko dituena.

LABek gizarteari, eragile sozialei eta udalei dei egiten die, bere momentuan proiektuari egin zizkioten alegazioak ondoko helbide elektronikora helarazi ditzaten, bizkaibuslab@gmail.com. Jasotako guztia azaroaren 7an egingo den lehen bileran aurkeztuko da, aurreakordioa berresten bada.

Amaitzeko, Itziar Garamendiren ahaldunaren rol kaltegarria agerian utzi nahi dugu, gatazkaren hsieran hau lan gatazka bat zela ziurtatu zuen eta enpresetara desbideratzen saiatu zen, eta gaur onartu du ez dela lan gatazka bat. Prozesu guztian gezurretan ibili da, eta kezkagarria iruditzen zaigu gezurretan jarraituko duela dirudiela. Gauz abatean arrazoia du “lortu den akordioa posible zen bakarra da”, sindikatuok eskatzen duguna jasotzen duen dokumentu bat sinatu dute eta orain azaldu behar zergatik itxaron dute horrebeste denbora sinatu aurretik, jendartea %30eko zerbitzua izatera zigortu ditu eta plantilla 13 egun greba egitera. Azken batean egoera honetara iritxi aurretik konpon zezaketen eta orain akordioa hainbeste atzeratu izanaren errua beste batzuen gain jarri nahhi dute.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia que las horas extras en TCC suponen la eliminación de más de 21 puestos de trabajo

En 2024 se han perdido 5 puestos más que en el año anterior.

El profesorado de la enseñanza pública vasca llega al final de las dinámicas de huelga de la segunda fase

La 9ª jornada de huelga ha tenido un amplio seguimiento y si no hay voluntad de negociación, no le dejará al profesorado otra alternativa que pasar a la siguiente fase de huelgas.

La calidad del empleo que se está creando es preocupante

El número de personas paradas en Hego Euskal Herria se situó en marzo en 138.772, lo que supone 3.542 menos que el año anterior.