2024-07-22
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Bizitza berreskuratzen ari garenean, mobilizazio ziklo bati ekitea garrantzitsua da...

Garbiñe Aranburu: «Bizitza berreskuratzen ari garenean, mobilizazio ziklo bati ekitea garrantzitsua da Madrilen eta hemengo erakundeetan eragiteko»

LABeko idazkari nagusia elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko «Faktoria» programan, pandemiarekin lotutako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu diren egunean egindako saio berezian. Hala, Garbiñe Aranburuk nabarmendu du, pandemiaren fase berri honetan, erronka handiak ditugula; Greba Orokorra, kasu. «Pandemiaren beste fasean sartu garen honetan, bizitza berreskuratzen ari garenean, mobilizazio ziklo bati ekitea garrantzitsua da Madrilen eta hemengo erakundeetan eragiteko», adierazi du.

Hain zuzen ere, azaldu du mobilizazio ziklo berri hori ezinbestekoa dela irekita dauden borrokak hauspotzeko, etorkizunerako baldintza hobeak sortzeko eta instituzioei mezu argi bat luzatzeko. Azken batean, mobilizaziorako unea da, «Madrilen gertatzen denaren zain egon gabe».

Aktualitateko beste gai batzuk ere jorratu dituzte; Tubacex-eko gatazka, esaterako. Borroka eredugarria izan dela berretsi du, eta bertako langileak Euskal Herriko mugimenduaren historiara pasa direla esan du. Patronalaren asmoak zeintzuk diren agerian  geratu dela nabarmendu du; hots, soldatak eta langileen lan eskubideak murriztea. Bide horretan, enpresak Jaurlaritzaren babes osoa izan duela deitoratu du, eta borrokaren balioa azpimarratu du. «Harro gaude, baina adi ere bagaude, enpresak langileen kontrako neurriak berriro hartuko balitu, berriro erantzuteko», ohartarazi du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.