Wat Direcciones, Mallabian kotatuta dagoen metaleko enpresa da, bertan CCOO eta UGT izkutuan enpresarekin negoziatzen ibili dira eta 2014ko urtarriletik aurreran langileen soldatak %13 jeistea nahi dute.
CCOOeta UGTk batzar bat deitu dute enpresaren proposamena justifikatzeko. Horretarako, eta ez dutenez inork agerian uzterik nahi, LAB alde batera utzi nahi dute batzarra beren interesen alde manipulatu ahal izateko. Interes hauek enpresak dituen ber berak dira. Urrutirago ere joan nahi dute, bozketa bat egin nahi dute, alde batera utziz behin behineko kontratuekin lanean ari direnak, nahiz eta hauek ere soldata jeitsieraren ondorioak pairatu. Hau dena nahikoa ez balitz, publikatu duten bozkatzaileen zerrendan bozka eskubidea administratzaile eta empresa jabeari eta gerenteari ematen diote.
Tamalez, publikoa eta nabaria da CCOO eta UGT, kapitalaren kapritxoen aurrean makurtzen direla eta askotan ikusi dugu langileen eskubideen defentsa eta aldarrikapena ez zaiela batere axola. Gainera, beldurra eta desinformazioaren bidez gure eskubideei uko egitea nahi dute, negoziazio kolektiboa parte bakarrarentzat soilik baliagarri den tresna eginez, hau da enpresarentzat.
Ez da onargarrria bi sindikatu hauen jokaeraren ondorioz langileok eskubideak eta enplegu duina galtzea eta hau dena baliatzea LAB sindikatua, langileen eskubideen aldarrikapenean, bidegabekerien salaketan patronalaren erasoen aurko konfrontazioan egiten ari den lanaren balioa kentzeko.