LAB eta ELA sindikatuek Tranportes NANUKeko beharginak 24 ordutako lanuztea egitera deitu dituzte, Iñaki Errasti Araña enpresako gerenteak LABeko hiru afiliatu inputatu dituela salatzeko.
Jarrera hori erakutsiz, enpresak, beldurraren bidez eta indarrez, behargin guztiak kikildu gura ditu, hiru behargin horiei gerta dakiekeena adibidetzat jarriz.
Enpresa azaltzen ari den jarrera ere salatzen dugu, negoziatu baino, haren irizpideak ezarri gura dituelako. Negoziatzen saiatu gara eta ezagutarazi diegu zertan den konponbidea; hark, ordea, “zer ematen didazue horren truke? (Iñaki Errasti Araña)” harrokeriaz erantzun du. Bultzatzen ari den jarrerak beharrezkoa ez den tirabira-girora garamatza.
Gaur egun eta enpresako gerenteak sustatuta (Iñaki Errasti Araña), Transportes NANUKen ohi baino tirabira-giro handiagoa bizi da. Zuzendaritzak, azkenaldi honetan, azken hogei urtean baino gehiago zigortu du, eta zigortu, jakina, grebalariak bakarrik zigortu ditu; Transportes NANUK-eko zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak hitzartu eta sinatu zutena (greba amaitzean lotu akordioa eta hitzarmenak ezarri orduak) sistematikoki ez du betetzen; salaketa aurkeztu du eta LABeko hiru afiliatuen aurkako epaiketa egin dadin bultzatzen du, eta enpresan, sistematikoki, sindikatuak jazartzen ditu.
Transportes NANUK-eko beharginek ez dute langileen eskubideak urra ditzakeen xantaiarik ez eta ezarpenik onartuko.
Hori dela eta LAB eta ELA sindikatuek 24 orduko lanuztea deitu dute gaur, hilak 18. Epaiketa egunean ere mobilizatzeko deia luzatu dute: ELORRIOKO udaletxearen aurrean (BAKE epaitegia) goizeko 09:00etatik 10:30-ak arte eta ELORRRIKO plazan, arratsaldeko 19:00-etatik 19:30-ak arte.