2024-07-22
InicioAcción SindicalEroslea bat hala beste izan Fagor Etxetresnak enpresan negoziazio kolektiboaren erreformari mugak...

Eroslea bat hala beste izan Fagor Etxetresnak enpresan negoziazio kolektiboaren erreformari mugak jartzen dizkioten akordioak lortu behar direla adierazi du LABek


Fagor Etxetresnak enpresaren salmentaren inguruan LABen iritzia

CEVITAL zein CATA enpresen eskaintzen aurrean, inoren alde egin gabe, prozesu guztian zehar LABen eskaera berbera izan da: Besterentzako lana egiten dutenen eta orain arte bazkide izan direnen enpleguaren aldeko konpromiso sendo eta eraginkorra, Euskal Herrian jarduera produktiboa mantentzea eta lan baldintzak arautuko dituen akordio bat egitea ordezkaritza sindikalarekin.

Eskaintzak baloratzerakoan parametro hori hartu dugu kontuan, interes partikularrez haratago, beharrezkoa baita Euskal Herrian produkzio ahalmena eta enplegua bermatzeko, lantoki guztiak irekitzea ahalbideratuz. LABek (beste sindikatuekin batera) akordioak erdietsi ditu lan baldintzen inguruan CEVITAL eta CATArekin, negoziazio kolektiboaren erreformari mugak jartzen dizkioten akordioak, eta hauek bere osotasunean bete behar dira.

Hau esanda, Fagor Etxetresnaken itxierak arrazoia ematen digu 2 zentzutan, euskal produkzio sarearen inguruan:

Fagor Etxetresnak-ek, itxi diren hainbat enpresak bezala, aurrera egiteko aukera zuen, eskaintzak erakutsi dutelako enpresaren bideragarritasuna posible zela.

Euskal Instituzioak ez dira egoerak eskatzen duen erantzunkizunez aritu, eta gure lehen prentsa oharrean esaten genuen bezala Herri porrot baten erakusgarri da bere sinbolismoagatik.

Administrazio publikoak ezin dira autokritika sakon bat egin gabe geratu. Behin eta berriz salatu dugu kapital finantzieroari botere guztia ematen dioten politikak, irabaziak lehenesten dituztenak, egiteak ondorio larriak dakartzala gizarte, ekonomia eta langileriarentzat.

Kalitatezko enpleguaren aldeko apustua berresten dugu gure sare produktiboa garatu ahal izateko, eta sektore publikoak gure eredu sozio-produktiboa bermoldatzeko paper aktiboagoa hartzea eskatzen dugu. Hori egungo instituzioen erronka garrantzitsua da.

Benetako politika industriala eta berrikuntzakoa garatzeko euskal instituzioei proiektu propio bat proposatzeko eskatzen diegu, estrukturala den krisi honi aurre egiteko.

Ezin dugu itxaroten jarraitu, EAEko Gobernuak egiten duen moduan, iniziatiba pribatuak gure arazoak konpontzeko. Inbertsio publiko zuzena, gizarte ordezkaritza eta sindikatuekin adostua bultzatzeko plana behar dugu. Zeren zain daude?

Egun hauetan kezka handiz ikusten ari gara Kutxabank moduko ezinbesteko tresna finantzieroa pribatizatzen ari direla, Espainiar Estatuan erabakitzen duten berberen interesen arabera, EAE eta Nafarroako Gobernuen, bankaren eta espekulatzaileen bidez. Euskal finantza sistema publikoa beharrezkoa da Fagorren moduko egoerak ez errepikatzeko. Baina PNV, PP eta PSOE ahal dutena egiten ari dira hori ekiditeko.

Azkenik, azken hilabeteetan lanpostuen alde borrokan aritu diren langileak zoriondu nahi ditugu, neurri handi baten euren ekimenez lortu baita lortu den guztia. Aurrerantzean ere lortuko dena langileen borrokarako gaitasunaren araberakoa izango da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.