2024-11-22
InicioSecretaríasSecretaría FeministaEuskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa EITB-k “Cuadrilla Busca Cita” saioa kendu ostean

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa EITB-k “Cuadrilla Busca Cita” saioa kendu ostean

LARUNBATERAKO DEIALDIA BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DUGU: Ez da kontzentraziorik egongo larunbatean 12etan, EITB (Basurto) aurrean.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa EITB-k “Cuadrilla Busca Cita” saioa kendu ostean 

«Pozez jaso dugu EITBko zuzendaritzak Cuadrilla busca cita kentzeko hartu duen erabakia. Erabaki arduratsua eta zentzuzkoa dela deritzogu Euskal Herriko mugimendu feministatik. Saioa emititu aurretik Eusko Jaurlaritzak berdintasunean duen organu gorenak, Emakundek, jada iragarri zion EITBri saioak zituen eduki sexistak zirela eta ez emititzeko. Kaso zipitzik egin gabe, EITBk aurrera jo zuen, emititu zuen eta aste honetan, mordoxka izan gara, parez-parez izan gaituztenak. Mugimendu feminista, sindikatuak, EAEko oposizioko alderdi gehienak eta Emakundek berak eginiko iradokizunak eta iritziak kontuan izan eta hartutako erabakian EITBk arduraz jokatu duela uste dugu. Komunikabideek, eta gehiago publikoek, jendartearen behar, bizimodu, errealitateei loturik egon behar dute, eta ikus-entzunezko ekoizpen baten aurrean jendartea asaldatzen bada zerbaitengatik da: ez dela egokitzen jendartearen errealitate eta testuingurura.

Cuadrilla busca cita kendu du EITBk, baina aurrera begirako erronkak badituzte, baditugu: 2005ean onartu zen Berdintasun Legea, ia hamar urte pasa dira, eta oraindik EITB-n ez dago Genero Unitate bat, “Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere egiturak egokitu beharko ditu, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzean administrazio-unitate bat egongo da, eginkizun hauek betetzeko: saileko zuzendaritza eta arloak eta horri atxikitako erakunde autonomo, ente publiko eta organoak sustatzea, koordinatzea eta horiekin elkarlanean aritzea, horrela lege honetan eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun- planean xedatutakoa betetzeko. Unitateok posizio organiko eta harreman funtzional egokia izan behar dute, bai eta beren helburuak bete ahal izateko aurrekontu nahikoa ere .” (Berdintasun legea 4/2005). Honez gain, Euskal Herriko mugimendu feministatik behintzat ez dugu ezagutzarik bertan lantzen diren berdintasun politiken inguruan, eta informazioaren tratamendu ez sexista lantzeko EITBk dituen politika, neurri eta erabiltzen dituen baliabideen inguruan.

Beraz, Cuadrilla busca cita saioaren inguruan zein aurrera begira egin genezakeen ibilbideaz jarduteko, adierazi behar dugu EH-ko Mugimendu Feminista EITB-kozuzendaritzarekin kontaktuan jarri dela eta hurrengo asterako bilera bat hitzartu dugula. Hau ere positiboki baloratzen dugu, EITBko zuzendaritzak Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkariekin biltzeko borondatea agertu izana. Garrantzitsua da mugimendu feministarentzat, batez ere aurrera begira mintzakide politiko gisa aitortuak izan gaitezen eta elkarlanerako zubiak eraikitzeko aukerak izan ditzagun.

EITB-k 17/06/2014 argitaratutako komunikatuan Cuadrilla busca cita babesteko, saioa horrela definitu zuen "tradizionalki patriarkatuak bere tresnatzat erabili duen programa-eredu bat diskurtso alternatiboak plazaratzeko baliatu da” . I ruditzen zaigu programa eredu alternatiboak lortzeko aukera egongo litzatekeela baliabideak jarriz. Berdintasunean ematen diren aurrerapausoak ikusi egiten dira, adierazleen bitartez neurtzen dira, aurrekontuetan, langileen konpuruan, eta emititzen diren edukien tratamenduan: irudia, lengoaia. Tradizionalak diren tresnen eraldaketa emateko, baliabide asko jarri behar dira, baina borondate politikoa izan ezkero aukerak egon litezke.

Lortu dugu Cuadrilla busca cita eduki sexistak eta egun bizi dugun jendarte patriarkal honetan sustatzen diren harreman eredu hegemonikoak, sexualitate eredu heterosexuala, bitarra.. sustatzen dituen saioa kentzea. Gure helburua da benetan honelako saioak ez emititzea, beraz, ez kendu behar izatea, baina berdintasun politikak ez badira garatzen horrelako gauzak gertatzen dira, beraz, honek sortzen dituen ondorioen ardura EITBrena dela uste dugu.

Elkartu gara, antolatu gara eta borrokaz lortu dugu! Baina arduraz hartzen dugu erabakia, aurrera begirako erronkak badaudelako, jendartearen egiturazko aldaketa bidean komunikabideek duten garratziaz jakitun, erronkei eustea ezinbestekoa ikusten dugu.

EUSKAL HERRIAN, 2014ko ekainaren 20ean
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos firmado el convenio del servicio de teleasistencia del Gobierno Vasco BetiOn, con una subida salarial mínima del 30,08%

Este jueves, 21 de noviembre, el sindicato LAB ha firmado el convenio colectivo para la UTE Ilunion socio sanitario-Ibermática, que gestiona el servicio público de teleasistencia y actividades socio sanitarias complementarias en la CAV, empresa que atiende a más de 80.000 personas.

La reforma del reglamento pospone la regularización masiva como paso necesario para la derogación de la Ley de Extranjería

Este martes el Gobierno de España ha aprobado una reforma del reglamento de la Ley de Extranjería. La misma, impulsada por el Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, entrará en vigor el próximo 17 de mayo.

Reclamamos una Seguridad Social propia que ponga la salud de los trabajadores y trabajadoras por encima del control y de la presión

Miembros del sindicato LAB se han concentrado esta mañana en Iruñea junto a las oficinas del INSS, instituto español de la Seguridad Social, para reivindicar que se pongan la salud y la prevención por encima del control y la presión que ejerce el capital a la clase trabajadora. LAB reclama una Seguridad Social propia que ponga realmente en el centro las necesidades de los trabajadores y trabajadoras navarras.