2025-04-02
InicioRecortesELA, LAB, HIRU eta EHNEk elkartasuna adierazten diote gose greban den Jose...

ELA, LAB, HIRU eta EHNEk elkartasuna adierazten diote gose greban den Jose Mari Lejardi “Gabixola”-ri

Maiatzaren 1ean Jose Mari Lejardi “Gabixola” garraiolariak gose greba bati ekin zionherriak eta konkretuki garraiolariak sufritzen ari diren egoera salatzeko, eta irtenbide bat bilatu nahian. ELA, LAB, HIRU eta EHNE sindikatuek bere elkartasuna adierazi diote.

ELA, LAB, HIRU eta EHNE elkartasuna adierazten diote Jose Mari Lejardi “Gabixola”-ri

ELA, LAB, HIRU eta EHNE sindikatuentzat, pairatzen ari garen krisi egoera hau hasi zenetik, borroka da gure tresna nagusia egoerari buelta emateko, eta langileak eta Euskal Herriko herritarrak kontutan dituen eredu sozial eta ekonomiko berri bat lortzeko. Gure borroka arlo konfederalean, sektoreetan, enpresetan eta beste hainbat eremutan daramagu aurrera, herri honetako gizon eta emakumeekin konpromiso irmo bat hartuz.

Maiatzatik, borroka honetara beste “eragile” bat batu zaigu, Jose Mari Lejardi “Gabixola”. Garraiolari honek, gose greba bat hasi zuen maiatzaren 1ean, herriak eta konkretuki garraiolariak sufritzen ari diren egoera salatzeko, eta irtenbide bat bilatu nahian. Hau da, duintasuna berreskuratzeko eta, borroka tresna erabiliz, inposatzen ari zaigun eredu neoliberal honi aurre egiteko eta egoera garaitzeko.

Lau sindikatuok ozen esaten dugu borroka hau gurea ere badela, eta babesa ematen diogula “Gabixola” egiten ari den ibilbideari.

Pasa den larunbatean Euskal Herriko Karta Soziala onartu zen. ELA, LAB, HIRU eta EHNErentzat, egoerari buelta emateko behar dugun ezinbestezko tresna. Horrexegatik, Karta babestu, garatu eta aurrera ateratzeko konpromiso osoa hartu dugu, bera izango baita, guztion borrokatik abiatuta, justizia sozialean eta elkartasunean oinarrituta eraiki behar dugun etorkizun berri baten sortzaile eta bermatzaile.

“Gabixola” lagun borrokalariari, sortu berri den Karta Sozialera gerturatzea eskaintzen diogu, bertan, eta guztiok elkar hartuta, borrokarekin jarraitzeko, herri honetako langileak behar dugun eredu sozial berria lortu arte.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia que las horas extras en TCC suponen la eliminación de más de 21 puestos de trabajo

En 2024 se han perdido 5 puestos más que en el año anterior.

El profesorado de la enseñanza pública vasca llega al final de las dinámicas de huelga de la segunda fase

La 9ª jornada de huelga ha tenido un amplio seguimiento y si no hay voluntad de negociación, no le dejará al profesorado otra alternativa que pasar a la siguiente fase de huelgas.

La calidad del empleo que se está creando es preocupante

El número de personas paradas en Hego Euskal Herria se situó en marzo en 138.772, lo que supone 3.542 menos que el año anterior.