2025-04-12
InicioPrimero de Mayo 2014Milaka langilek krisitik ateratzeko berma direla aldarrikatu dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetan

Milaka langilek krisitik ateratzeko berma direla aldarrikatu dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetan

LABen Maiatzaren Leheneko deialdiari jarraituz milaka langile irten dira kalera euskal langileoi eta Euskal Herriari zor zaigun erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzera. LAB sindikatuak eskualdeka burutu du 2014ko Maiatzaren Lehena, langileon aldarriak hamarnaka herri eta zazpi herrialdeetara zabaldu delarik.

Lehen orduan kotxe karabanak egin dira eskualde ezberdinetan (Busturia-Lea Artibai, Durangaldea, Iruñerria…) Maitzaren Lehenean langileon eskubideen alde eta eguerdiko manifestazioeta deituz.

Durangoko Kotxe karabana

Manifestazio goiztiarrenak Iparraldekoak izan dira, goizeko 11:00etan Baiona, Maule eta Ziburun egin direnak hain zuzen.

Maule (@kazetainfo)

DONIBANE LOHIZUNE (@kazetainfo)

BAIONA (@ehKz_eu)

Hego Euskal Herrian mobilizazio gehienak eguerdiko 12:00etan hasi dira eta karakterizazio ezberdinekin krisitik ateratzeko langileok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatu da.

IRUN

LAUDIO

LIZARRA

DURANGO

GASTEIZ (@patxibengoa)

Iruñean, besteak beste, bost bloke ezberdinetan banatu dira: zerbitzu publikoen, industriaren, zerbitzuen, gazte, langabetu, pentsiodun eta prekarietatea sufritzen duen pertsona ororen eskubideen defentsan.

IRUÑEA

Donostian, ibilbidean zehar geldialdi ezberdinak egin dira Kutxabanken pribatizazioaren kontra, enpleguaren defentsan eta langileok eta Euskal Herriak erabakitzeko dugun eskubidearen alde.

DONOSTIA (@aidegatxo)

Hego Uriben “Bertoko borrokan biharko garaipena” lelopean Bediatik Lemoara joan den Martxa burutu dute eskualdeko errealitate gordina azaleratzeko.

Hego Uribe. Lemoatik Bediara martxa

Buruntza-Goierri eskualdean mobilizaziok hiru herri ezberdinetan egin dira, Hernani, Tolosa eta Ordizian.

TOLOSA

HERNANI

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Bilboko mobilizazioan hartu du parte eta bertan egindako interbentzioan langileok eta Euskal Herriak burujabetza prozesu bat aurrera eramateko duen beharra aldarrikatu du. Euskal Herriak behar duen justizia sozialerako giltza erabakitzeko eskubidean oinarritzen dela azpimarratu du Etxaidek, eta prozesuaren bermea langilegoaren parte hartzean kokatu du.

BILBO (@alternatiba)

Langileak berriro ere kalean egoteak eta mobilizazio jendetsuak izatearen garrantziari erreparatuz eman dio hasiera Etxaidek bere interbentziori, eta “milaka langile independentista LABek deitutako 28 mobilizazioetan; Oionetik Maulera, Bilbotik Tuterara” ikusteak sindikalismoa herri bat garela adierazteko tresna bat badela,“horretara jartzen bagara”, erakusten duela adierazi du.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Somos una nación. Somos trabajadores y trabajadoras vascas”, declaración del Aberri Eguna

Seguidamente podéis leer aquí la declaración de LAB con motivo del Aberri Eguna de 2025.

Se ha conseguido constituir la mesa UDALHITZ con garantías suficientes para iniciar la negociación

Después de 15 años, LAB pide a EUDEL que actúe con responsabilidad y respeto hacia las personas trabajadoras de las entidades locales. Ya va siendo hora de renovar el marco normativo de UDALHITZ, referencia imprescindible para las instituciones municipales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

LAB pide un nuevo amparo legal que dé seguridad jurídica al euskera

LAB denuncia rotundamente la decisión del Tribunal Supremo español de impugnar el decreto que desarrolla la Ley de Instituciones Locales.