2024-07-22
InicioServicios PrivadosBancaLABek 2011ean jadanik esan zuen Banca Civicaren fusioaren inguruan Nafar instituzioen oniritzia...

LABek 2011ean jadanik esan zuen Banca Civicaren fusioaren inguruan Nafar instituzioen oniritzia beharrezkoa zela

Gaizka Uharte, LABeko kideak, 2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak baino lau egun lehenago egin zen Nafarroako Kutxako Kontseilu Orokorrean ohartarazi zuen jadanik Nafar instituzioen oniritzia beharrezkoa zela Banca Civicaren fusioaren inguruan.

Atzo Comptos Ganberako arduradun nagusiak Paralementuan adierazi zutenez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxaren gaineko inspekzioa egiteko ardura zeukan eta gainera, CANen aktiboak Banca Civicara pasatzeko Nafarroako Gobernuaren nahiz Iruñeko Udalaren oniritzia beharrezkoa zela azpimarratu zuten.

Bada, LABek zera baieztatu dezake: oniritzia egon ez bazen, ez da ezezagutzaren ondorio, impositoreen ordezkari eta Sakanako LABeko arduradun Gaizka Uhartek horren beharraz ohartarazi baitzuen 20011ko maiatzaren 18an egindako Kontseilu Orokorrean. Atxikitutako agirian ikus daitekeenez, Uhartek hiru proposamen zehatz egin zituen: 1) erabakia atzeratzea; 2) justu 4 egun beranduago berrituko zen Nafarroako Parlamentuan eztabaida ematea; 3) Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren esku hartzea, entitate sortzaile gisa.

Gainontzeko ordezkari instituzional (Nafarroako Lehendakaria), politiko (UPN-PSN), patronal (CEN) eta sindikalek (UGT-CCOO) entzungor egin eta Banca Civicaren fusioari oiniritzia eman zioten saio horretan bertan.

Deigarria da, noiz eta hauteskundeetarako lau egun eskas falta zirenean, Nafarroaren etorkizunarentzat estrategikoa den gaiaren inguruko erabakia atzeratu nahi ez izana: eztabaida publikoari ihes egin nahi zioten eta gainera hautes-ontzietatik atera zitekeen Parlamentuaren beldur ziren. Horrela bada, ezin dezakete esan ezezagutza edo akatsa izan zenik: Nafarroako Kutxa Banca Civican sartzea onartu zen premiaz eta maltzukeriaz, legalitateari nahiz herri borondateari muzin eginez. Estatu kolpea izan zen, izan zenez eta horren protagonistek beren kargu publikoak utzi beharko lituzkete berehala.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.