2024-07-22
InicioSecretaría InternacionalElkartasuna"Estatu kolpeari ez, Venezuela Aurrera!" lelopean elkarretaratzeak deitu dituzte martxoaren 20rako

«Estatu kolpeari ez, Venezuela Aurrera!» lelopean elkarretaratzeak deitu dituzte martxoaren 20rako

Datorren ostegunean, martxoak 20, Venezuelaren aldeko eta estatu-kolpearen kontrako elkartasun-elkarretaratzeak deitu dituzte euskal eragile, alderdi eta sindikatuek Bilbon (Arriaga Plazan), Donostian (Boulevarrean, kioskoaren ondoan) eta Gasteizen (Korreos), horiek guztiak 19:00an.

Kalkulaturiko desegonkortze-operazio eta "kolpe leun" baten aurrean gaude, berriro ere, Venezuelan. Operazio honek Nicolás Maduroren gobernua, orain dela urtebete hautetsia, indarrez eroraraztea du helburu.

Ikus-entzunezko gerra biziak saiakera hori zilegitzen du. Hedabideek harritarren gutxiengo bat aurkezten dute Venezuelako herritzat goi edo erdi-klaseko populazioa, inguru aberatsetako ikasleria- eta eraldaketa-prozesuaren aldeko gizartearen gehiengoa, ordea, isilarazi egiten dute. Aipatu prozesuaren ondorioz pobrezia erdira murriztu da Venezuelan 15 urteko denbora-tarte eskasean; horretarako, petrolio-errentaren inbertsio-soziala baliatu, lehen gutxi batzuen esku zegoena.

"Kolpe-leun" egoerak gerra latza ere badakar. Patronalak merkantziak metatu egiten ditu horniketarik eza eta inflazioa sorrarazteko eta oposizioak kontrolaturiko udalerrietan eraso sistematikoak gertatzen dira "kaos ekonomiko" eta "errepresio" mezu nahasiak zabaltzeko.

Venezuelako Iraultza Bolivartarra garrantzi handiko pieza da nazioarteko agertoki geopolitikoan; izan ere, berau eroraraztea heburu estrategikoa da Estatu Batu eta Europar Batasunarentzat eta haien esku-hartze inperialista salatzen dugu.

Venezuelan jokoan dagoena euren etorkizuna berdintasun eta justiziaz eraikitzeko eskubidea da, Latinoamerikako herrietan horrenbeste gizate-bazterketa eta desberdintasun eragin duten noeliberalismoaren errezetak bazter utzita.

Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herrimugimenduekiko eta demokratikoki hautatutako gobernuarekiko.

Deialdiaren sinatzaileak: Arbol Euskal Herria, Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Errefuxiatu Kolonbiarrak), "La Puebla" Zirkulu Bolivartarra, ESK, Ernai, Euskadi Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, PCE-EPK, No más bases plataforma, Sare Antifaxista Sortu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.