2024-12-22
InicioIndustriaMetalGipuzkoako metalgintzan, datorren urteko negoziazioari begira, bere plataforma erabaki du LABek

Gipuzkoako metalgintzan, datorren urteko negoziazioari begira, bere plataforma erabaki du LABek

Atzo Gipuzkoako metalgintzako LABeko delegatuen asanblada egin zen Hernanin, datorren urteko negoziazioari begirako plataforma eztabaidatu eta onartzeko.Datorren urtean izango dugun negoziazioa oso konplikatua aurreikusten dugu eta enpresa zein herrialdeko eremutan estrategi eraginkorra sortzeko gure jarrera finkatu dugu.
Egoera ekonomikoa kontutan hartuta, erantzukizunarekin jokatu behar dugu langileok zein Patronalak. Espero dezagun ADEGIk metalgintzako langileak ez behartzea iazko borroka prozesura.

Plataformaren edukiaren aldetik ondoko hau azpimarratuko genuke:

– Urte bateko indarraldia proposatuko dugu.
– Lana sortzearen aldeko neurriak proposatuko ditugu eta, horien artean, lanaldia murrizketak bere papera izango du
– Soldatak Gipuzkoako KPI gainetik igoera jasotzea dugu helburu.
– Aldi baterako kontratuak.
Gehienez, enpresako langile guztien %10ari egin diezaiokete aldi baterako kontratua.
– Enplegu egonkor eta zuzenaren sustapena
Langile orori, lan kontratu motaz gaindi, enpresan 12 hilabeteko antzinatasuna edukiz gero, mugagabeko kontratua egingo zaio.
– Mutualitateak
Enpresek eutsiko diote kontingentzia arruntek (ohiko gaixotasuna eta lanekoa ez den istripua) eta laneko kontingentziek (laneko istripua eta gaixotasuna) eragindako aldi baterako ezintasunen estaldurari eta sisteman publikoan, delako kotingentziek eragindako alta eta bajen kontrol sanitarioari.
– Lan-istripuagatiko edota lanbideko gaixotasunekiko e.i.:
Enpresak, lehenengo egunetik, %100a arte osatuko da.
– Errelebo kontratua
Langilearen aurretikako eskaeraren ondorioz, Errelebo kontratua aplikatuko da, baldin eta, modalitate hau nahi duten langileek, horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte.
– Gure plataforman, Erreformak ekarritako arauketa berria indargabetzeko klausulak garatuko ditugu, bai negoziazio epea eta arbitrajearen ingurukoak zein flexibilitatearen ingurukoak.
– Blindaje klausula
Eskaintza juridikoa

Guzti hau garrantzizkoa izanda, hurrengo gogoeta egin nahi dugu:

– Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena, Estatu mailako beste hitzarmenekin alderatuz, hobekuntza asko jasotzen ditu eta esan daiteke hitzarmenik onenetakoa dela, onena ez bada. Hori kontuan hartuta, gure eskaerak anbiziotsuak baina errealistak dira.
– Patronalak, lanaldia flexibilitatearekin eta soldatak produktibitatearekin lotu nahi ditu. Hori onartezina da. ADEGIren flexibilitatea haunditzeko eskaeraren atzean ez dago enplegu egonkortzeko asmorik. Flexibilitatearen atzetik kalerapenik baino ez dago. Gure eskubideen urraketarekin ez da enpresaren etorkizuna bermatuko, prekarietatea haunditzea baino. Gezurretan ari dira eta LABetik kontrako norabideko proposamenak bultzatuko ditugu. Gure helburua: enplegu egonkortzea eta lan baldintzak hobetzea.
– Negoziazio kolektiboan, herrialdeko hitzarmenak behar-beharrezkoak dira sektorean lan harremanak arautzeko eta enpresa txiki eta ertain askotan erreferentzi bakarra direlako. Oroimenean oso gertu daukagu patronalaren aldetik 2010ean jasandako eraso bortitza eta gure hitzarmena mantentzeko Gipuzkoako metalurgikoek egin zuten defentsa. Gaur egun, ez da ADEGItik bakarrik arriskua sortuko, zoritxarrez, Gipuzkoako negoziazio esparrua Madrildik ere erasotua izan daiteke. Madrildik inposatutako edozein hitzarmena beti gurea baino txarragoa izango da. Horregatik, hitzarmena zein negoziazio esparrua BABESTEKO blindaje akordio errealak ezinbestekotzat jotzen ditugu. HEMEN LAN EGIN, HEMEN NEGOZIATU leloarekin aterako gara kalera.

– Gure hitzarmena defendatzeko indar metaketa beharrezkoa ikusten dugu. Patronala bere gotorlekutik mugitu arazteko sindikatuen arteko lankidetza sortu behar da Araban sindikatuok sortu dugun bezala eta iaz ELArekin Gipuzkoan sortu genuen bezala.
– ALTERNATIBA BADAGO, ALTERNATIBA BORROKA BIDEZ PIZTU BEHAR DUGU. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...