Gipuzkoako Grafikagintzako Hitzarmenean 2013ko urte amaieran emandako negoziazio gaien iraupenaren luzapena dela medio, hurrengo 6 hilabeterako zabaltzen den negoziazioko lehenengo bilera burutu zen atzo, otsailak 6. LABek erreformen aurrean bermatu eta blindatuko duen Gipuzkoako Grafikagintzako hitzarmena defendatuko duela jakinarazi du.
LABek negoziazio gaiak 2014ko ekainaren 30era arte indarrean mantentzea baikor baloratzen du, bitartean, negoziazio mahaia zabalik jarraitzen baitu LAB sindikatuak hasieratik negoziazioari ipinitako helburuak borrokatzeko. Besteak beste, soldata igoera, hitzarmena blindatzea, etab…
Gipuzkoan gaur egun enpresa eremuan ematen ari den lan baldintzen hondatze prozesuaren aurrean eta Espaina mailan eragingo duen Grafikagintzako Hitzarmena negoziatzen ari direla kontutan hartuz, LABek gero eta nabarmenagoa ikusten du Grafikagintzako sektoreko langileen eskubideak erreformen aurrean bermatu eta blindatuko duen herrialdeko hitzarmenaren beharra.