2024-07-24
InicioAcción SindicalLABen ustez, erreformak alde batera utzi eta bide propio bat egiteko momentua...

LABen ustez, erreformak alde batera utzi eta bide propio bat egiteko momentua da


Lan erreformaren ondorioak, batez ere uztailaren 7tik aurrera, oso larriak izaten ari dira. Bitarteko paregabea da negoziazio kolektiborako eskubidea ezeztatu, lan harremanak desarautu, enplegua suntsitu, soldatak murriztu eta pobrezia areagotzeko. Lehiakortasunaren izenean, lan kostuak murriztu eta patronalaren irabaziak bermatzeko tresna legala da erreforma.

Gaur Donostian, Miramongo parke teknologikoko auditorioan ADEGIk "LAN HARREMAN EREDU BERRIA" aurkeztu du, aurkezpen horren harira LABek ELKARRETARATZEA egin du. Testuinguru honetan patronalak ezarri nahi duen lan harreman ereduari buruz LABek ondoko irakurketa egiten du:

LAN HARREMAN EREDU BERRIA

Lan erreformaren ondorioak, batez ere uztailaren 7tik aurrera, oso larriak izaten ari dira. Bitarteko paregabea da negoziazio kolektiborako eskubidea ezeztatu, lan harremanak desarautu, enplegua suntsitu, soldatak murriztu eta pobrezia areagotzeko. Lehiakortasunaren izenean, lan kostuak murriztu eta patronalaren irabaziak bermatzeko tresna legala da erreforma.

Madriletik inposatu zaigun lan erreformaren bidetik ez dago ekonomiaren suspertzerik, ez dago horretarako egina. Enpresek merkatu arazoak dituzte, finantza arazoak, energia kostua altuek sortzen dizkien arazoak etab. Arazo horiei aurre egiteko eredu ekonomikoaren aldeko apustua egin ordez, langileen kontura kapitalaren interesak bermatzeko bitarteko bilakatu dute erreforma.

Eredu hori da, hemengo patronalak ere aplikatu nahi duena. Erreforma eskutan negoziazio kolektiboari uko egin eta ofentsiba mediatiko bati ekin diote soldatak eta lan baldintzak kaskartzen jarraitzeko. Presio lobby bat dira, lan kostuen eztabaida modu interesatuan zabaltzen ari dira. Ondoren Adegi edota Cebekek soldatak ez igotzeko eta lanaldia handitzeko berriki egin dituzten gomendioak justifikatzeko asmoz.

Honekin batera lan harreman eredu berri baten beharraz hitz egin dute. Adegi honetan ere aitzindari da. Gaur aurkeztu du, berria bailitzan, oso zaharra den eredua. Lan araudiaren aurreko egoera itzultzen gaituen eredua da hain zuzen ere, mehatxuan, inpunitatean, norbanakoan oinarritzen den eredu bat ezarri nahi dute. Langileen babes kolektiborako aukerak mugatu eta banan banako “negoziazioak” bultzatu nahi dituzte. Erabateko aldebakartasuna izango duen eta inposaketan oinarrituko den eredu baten alde egin du.

Guzti hau, erantzukizun ariketa batez mozorrotu nahi dute gainera. Langileen gehiengoari lan baldintzak mantentzen zaizkiela lotsarik gabe esaten duten bitartean lan harremanak erasotzeko determinazio argia dute: hitzarmenak berritu gabe daude, soldatak izoztuta edota murrizteko saiakera zuzena egiten ari dira hainbat enpresetan, lanaldia luzatu nahi dute etab. Kontratazio berrien kasuan erasoa are nabarmenagoa da gainera.

Denbora kontua baino ez da, hori da kudeatzen ari direna, egun batetik bestera egin ordez abiadura azkartu edo moteldu beraien interesen arabera kudeatzen ari dira. Konfliktibitatea kudeatzeko modua ere bada, modu honetan egitea.

LABek bat egiten du lan harreman eredu berri bat eraiki behar dela esaterakoan. Baina nolako eredua? Negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu duina bermatuko duen ereduaren alde egiten dugu. Horrela egiten ez badugu langabeziak gora egiten jarraituko du, pobrezia izugarri areagotu da eta herri honetako ekonomiak suntsitzen jarraituko du. Eredu ekonomikoa eta lan han harreman eredua guztiz lotuak dauden eztabaidak dira.

Gure ekonomiak ez du lan kostuen arazorik. Gure ekoizpen ereduak ezaugarri propioak ditu. Horiek babestu, bultzatu eta probestuz, ekonomia sustatu nahi bada, ekonomiaren lehiakortasuna ezin da etengabeko lan kostuen murrizketan bilatu. Ezin da industrian oinarritua dagoen eredu ekonomikoa babestu inbertsiorik egin gabe, balio erantsian lehiatzeko erabaki estrategikorik hartu gabe, lan harreman eredu prekarioan oinarrituta. Horrela, gutxi batzuek dibidendoak izango dituzte motzera eta enpresak ixten jarraituko dute.

Egoeraren larritasunak agerian uzten du herri honetako langileen eskubideak eta ekonomia babestuko duen eredua zein izan behar den eztabaidatzeko unea dela. Bidegurutze batean gaude eta bertoko eragileen artean egin beharreko eztabaida da.

LABen ustez, erreformak alde batera utzi eta bide propio bat egiteko momentua da. Enplegu duina bermatu eta krisitik ateratzeko aukera emango digun eredu ekonomiko eta sozial berria, eredu propioa eraiki behar dugu.

Gogoeta hau eta eztabaida hauei ekiteko eskaintza egin diegu patrronal zein instituzio desberdinei. Korapilo hauek askatzea egun batetik bestera ezinezkoa dela jakitun, trantsitzio fase bat antolatzeko prestutasuna ere azaldu dugu eta horretarako negoziazio kolektiboaren blokeoari irtenbide bat emateko eskatu. Ikusi genuen zein izan zen CONFEBASKen erantzuna uztailaren 5ean.

Herri honek ez du horrelako patronala merezi, ezin zaio ez babes sozial ez politikorik ere eskaini. Horregatik, LABek euren asmoei aurre egiteko borrokan jarraituko du:

• lantokietan, negoziazio kolektiborako eskubidearen eta langileen lan baldintzen alde eginez
• eta eremu politikoan, arduradun politikoak interpelatzen jarraituz, berriro ere bi parlamentuetara iniziatiba berriak eramango ditugu.  

  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La subida salarial para personal público aprobada por el Gobierno Vasco supone una vez más la pérdida de poder adquisitivo y la dependencia de...

LAB denuncia la subida salarial del 2% aprobada recientemente por el Consejo de Gobierno del Gobierno Vasco para el personal público (*). En este curso hemos llevado a cabo tres huelgas y varias movilizaciones para decidir aquí el salario y el empleo, para negociar y acordar aquí. Estos son los argumentos que exponemos contra el último recorte ordenado por el Gobierno Vasco:lmc a

La falta de seguridad laboral que acarrea la precariedad mata

Todos los sindicatos del sector de Limpieza Viaria de Gipuzkoa, a excepción del sindicato ELA, hemos realizado una concentración frente a la sede central de FCC en Gipuzkoa, en el polígono Zubiondo de Hernani, hoy 24 de julio, para hacer llegar nuestro apoyo y solidaridad a la familia, amigos y las y los compañeros del trabajador de FCC (Subcontrata de la Mancomunidad de Iruñerria) muerto en accidente de trabajo mientras realizaba su trabajo en turno de noche.
00:20:31

Presentamos medidas para fortalecer el sistema público de salud

Sin una mayoría formada por trabajadores y trabajadoras no hay pacto sanitario posible.